Albisteak
Illunbe erabilera anitzeko pabiloi baterantz eraldatzen ari da
2020-09-21
Donostiako Udalak amaitu du Illunbeko zezen-plazaren hondarra eta kailejoia egokitzeko obra, eta, hala, eraikina erabilera anitzeko pabiloi gisa erabiltzeko eraldaketan aurrera egin du.
Martin Ibabe Kiroletako zinegotziak adierazi duenez, lan horiek “hobekuntza nabarmena dakarte esparruaren erabilera kudeatzeko, arinago instalatuko eta desinstalatuko baitira bertan hainbat pista edo lurzoru mota”.
Udalak egungo zezen-plazako azpiegitura aprobetxatzen lan egin du, aldaketa egokiak eginda, kirol- eta kultura-jarduerak egiteko gai izan dadin, eta, hartara, lehendik dauden instalazioak errentagarri bihur daitezen.
Zolata
Eraldaketa horretarako lehen pausuetako bat izan da plazaren hondarra asfaltatzea (45 metroko diametroa du) eta kailejoiaren hesiaren zati bat erraz muntatu eta desmuntatzen den beste batez ordezkatzea. Hala, azalera erabilgarria handitu ahal izango da, beharrezkoa bada.
Hondarra aglomeratu geruza desberdinez estali da, azkenekoa aglomeratu porotsu drainatzailez. Ibabek nabarmendu duenez, hau da “asfaltatze berri honen beste abantaila bat ura iragazteko baldintza da, eta horrek aukera emango du kupula irekiarekin erabiltzeko, nahiz eta euria egin, hainbat kultur edo kirol-ikuskizunetan”.
Construcciones Echaide enpresak egindako lehen lan horien bidez, 254.325 euroko inbertsioa izan duena, lurrak hainbat kirol bateratu ahal izango ditu, hala nola saskibaloia, eskubaloia, tenisa edo areto-futbola, espazio horrek arauzko pistak instalatzeko aukera emango bailuke. Beste alde batetik, zezenketak egiteko aukera ere bermatu da,
Hurrengo pausuak
Udalak lanean jarraitzen du Illunbe pabiloi balioanitz eta jasangarri bihurtzeko behar diren hobekuntzak egiteko:
- erabilera anitzeko pista bat
- argiztapen eraginkorragorako trantsizioa
- energia berriztagarrien erabilera
Aktualitatea
Aktualitatea