Kirol Ekintzak 22/23 Kanpainako ikastaroetarako aurreinskripzioak ekainaren 6tik 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, online edo udal kiroldegietan.

2022-05-30

Guztira 22.000 plaza eskainiko dira, hainbat kirol modalitatetako 1.567 ikastarotan banatuta.

Kirol Ekintzak 22/23 kirol jardueren Kanpainak, Donostia Kirolak datorren ikasturterako antolatutakoak, 21.983 plaza eskainiko ditu, aurreko ikasturtean baino % 11 gehiago, edukiera murrizketen bukaera, Altzako Kiroldegi berriko eskaintza eta Casanaoko arte martzialen eskaintza berriaren ondorioz. 2021/22 kanpainan 14.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, aurreko urtean baino % 12 gehiagok.

JARDUEREN ESKAINTZA

Programa berri honen bidez, adin guztietarako eskaintza duten 80 kirol-modalitate baino gehiago hauta daitezke, bai igerilekuan (igeriketa, uretako mantentze-gimnasia, bizkarreko terapia...), bai aretoan (ziklo-indoor, pilates, GAP, TRX, Cross Training, gimnasia, 65 plus, judoa, hipopresiboak...), bai pistetan (tenisa eta padela), bai aire librean (running, piraguismoa, padel surfa). Kirol Ekintzak hurrengo kanpainarako nobedade gisa Altza Kiroldegi berrian egongo den eskaintza (indoor zikloa, Gap, latinzumba, igeriketa, eta abar) eta baita Casanaon ere arte martzialak eta dantzako eskaintza aipatu daitezke: Judo, Borroka Libre Olinpikoa, Brazilian Jiu-Jitsu, Aero Box, Defense Training, Kick Boxing, dantza modernoa, ballet-a danza moderna, ballet, hip-hop, gimnasia akrobatikoa eta abar.

IZENA EMATEKO PROZESUA

Zozketa bidez esleituko dira Bentaberri, Bidebieta, Etxadi, Intxaurrondo, Paco Yoldi, Egia, Altza eta Belodromoko jardueretarako dauden plazak. Horretarako, interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena ekainaren 6tik 15era bitartean.

Aldez aurreko izen-ematea donostiakirola.eus webgunearen bidez aurkeztea gomendatzen da, baina Donostia Kirolaren bulegoetan eta Bidebieta, Bentaberri, Egia, Paco Yoldi, Etxadi, Altza eta Intxaurrondoko kiroldegietan ere jasoko dira. Zozketa ekainaren 20an egingo da.

Udaleko gainerako kirol-instalazioetarako (Zuhaizti, Manteo, Mons, Pio Baroja, Tenis Ondarreta, Casanao eta Arte Martzialen Aretoa), interesa duten guztiek harremanetan jarri beharko dute klub kudeatzailearekin, bakoitzean antolatzen diren jardueretan izena emateko prozesua kontsultatzeko.

KIROL EKINTZAK AUKERAN

Ikastaroen ohiko eskaintza horrez gain, Donostia Kirolak Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzua mantentzen du. Sistema malgua da, eta pertsona bakoitzak bere kirol-jarduera planifikatu dezake, instalazioa eta jarduera aukeratuta, eta egin nahi den saio bakoitzaren eguna eta ordua ere. Hileko kuota bat aukera daiteke, edo astero eguneratzen den programazio zabaleko saio solteak erreserbatu. 2021/22 ikasturtean 7.500 saio baino gehiago erreserbatu dira zerbitzu honen bitartez, zifra errekorra zerbitzu hau martxan jarri zenetik.

ZERBITZUAREN BALORAZIO ONA

Donostia Kirolak ikastaro horietan parte hartzen duten pertsonen artean urtero egiten duen inkestak balorazio altua erakusten jarraitzen du, 10etik 8ko nota gainditzen duena. Monitoreak, informazioa, izen-emate prozesua (batez ere online) eta kirol-guneen garbitasuna dira hobekien baloratutako alderdiak.

 

JARDUEREN PROGRAMA

Aktualitatea