Kirol jardueren UDA 2020 kanpainaren balantze positiboa

2020-10-08

Donostia Kirolak eta kirol klubek udan antolatutako ikastaroetan 12.314 parte-hartzailek hartu dute parte, bai kirol instalazioetan bai aire zabalean (2019. urtean baino %12,5 gutxiago bakarrik).

Jardueren araberako parte-hartzeari dagokionez, multikirol (hainbat jarduera hainbat ordutan) deritzona lehenengo tokian jarri da (2.599 partaide), ondoren piraguismoa (1.430), igeriketa (1.207), tenisa (1.161) eta surfa (1.001).

Amaitu berri den UDA-2020 kanpainan 37 kirol erakundek hartu dute parte, eta CD Fortuna (2.776 partaide), R.C.Tenis (2.109), Bera Bera (1.686) eta Donostia Kirola (1.383) dira edizio honetan parte-hartzaile gehien lortu dituzten erakundeak.

Bestalde, jarduera horietan parte hartu dutenen %62,75ek euskaraz emandako ikastaroak aukeratu ditu, %5 gehiago aurreko urtean baino.

Jarduera horietan parte hartu dutenen balorazioa berriz ere oso altua izan da, 10etik 8,3koa. Azpimarratzekoa da Donostia Kirolak eta parte hartu duten gainerako erakundeek ezarritako Covid19-aren prebentziorako segurtasun eta higiene neurriek 10etik 8ko nota jaso dutela egindako inkestetan.

Aktualitatea