Albisteak
Larunbat honetan Donostian Fabrika Bandera estropada jokatuko da
2026-07-23
Donostiako Fabrikako instalazioetan egin da gaur goizean Euskotren Ligako X Fabrika Banderaren eta Eusko Label Ligako XVIII Fabrika Banderaren aurkezpen ofiziala. Estropadak larunbat honetan, uztailaren 25ean, jokatuko dira Donostiako Kontxan.
Aurkezpenean, beste urte batez, Fabrikak, Kaiarriba Arraun Elkarteak eta Donostia Kirolak arraunaren alde duten konpromiso partekatua nabarmendu da. Gure lurraldean errotuta dagoen kirola izateaz gain, talde-lanean, ahalegin partekatuan eta lankidetzan oinarritutako filosofia ordezkatzen du arraunak. Fabrikako zuzendariak, Juan Mancisidorrek, azpimarratu duenez, «balio horiek garrantzi berezia hartzen dute gaur egungo testuinguru sozial eta enpresa munduan».
Lehiaketan guztira 20 klubek hartuko dute parte. Eguraldi iragarpen zailari aurre egin beharko diote, eta itsasoaren egoera gertutik zainduko da une oro, arraunlarien segurtasuna bermatzeko.
Jardunaldiari 17:25ean emango zaio hasiera, Euskotren Ligako emakumezkoen estropadarekin. Ondoren, 18:16an, Eusko Label Ligako gizonezkoen estropada jokatuko da, arraunaren ikuskizun aparta eskainiz kirol honen agertokirik enblematikoenetako batean.
Aktualitatea
Aktualitatea