Larunbat honetan, ekainak 15, zesta puntako Gran Slameko finalak ospatuko dira Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan

2024-06-10

 

Joan den asteburuan jokatu diren finalerdien ondoren, erabaki dira Zesta Punta Donostia 2024ko  Gran Slam honetako finalistak. Datorren larunbatean, 18:00etatik aurrera, Goitia eta Salegi eta Bixente eta Oyhenar izango dira aurrez aurre, finalerdietan Erik/Atain eta Victor/Ekhi kanporatuta, hurrenez hurren.

Bestalde, emakumezkoen lehen Master Serieseko finala ere jokatuko da, Erika/Oaia eta Elaia/Arai bikoteekin.

Sarrerak salgai daude jada Jaialiveren webgunean eta finalaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira Donostiako Carmelo Balda Udal Pilotalekuko leihatiletan.

Txapelketa hauek Donostia Kirolak hirian pilota bultzatzeko koordinatu eta sustatutako Donostia Pilota programaren parte dira.

Aktualitatea