Albisteak
Maiatzaren 10etik 12ra Donostian ospatuko den Eskubaloiko Erreginaren Koparen zozketa gaur egin da
2024-02-20
Gaur goizean Donostiako Aquariumean zozketa egin ondoren, Erreginaren Kopako XLV ediziorako sailkatutako zortzi taldeek (Super amara Bera Bera, KH7 BM Granollers, Costa del Sol Málaga, Atticgo BM Elche, Mecalia Atlético Guardes, Conservas Orbe Rubensa Porriño, Caja Rural Aula Valladolid eta Elda Prestigio) dagoeneko ezagutzen dituzte euren parekatzeak eta ibilbidea azken fasean, 2022an bezala, Illunbeko Donostia Arenan egingo dena, maiatzaren 10etik 12ra,.
Zozketa 12: 30ean hasi da, eta zortzi taldeetako presidenteak, entrenatzaileak eta jokalariak izan dira bertan. Horiez gain, zenbait erakundeen ordezkariak ere egon dira, besteak beste, Donostia Kirolaren izenean Iñaki Gabarain Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia.
Halaber, Jose Antonion Gasca Udal Kiroldegian 20 minutuko hiru partida jokatuko dituzten kadete mailako taldeen kanporaketen zozketa egin da. Multzo bakoitzeko irabazleak igandean Illunben jokatuko den finalean neurtuko dira, senior finala baino ordu batzuk lehenago.
Aktualitatea
Aktualitatea