Albisteak
Martutene Futbol Zelaian eta Mons Udal Kiroldegian hobetze lanak bukatu ditu Donostia Kirolak
2019-09-26
Martutene Futbol Zelaia
Instalazio honetan zelaiko belar artifiziala aldatu da eta baita ureztatze sistema berria ere instalatu da. Egindako inbertsioa 290,000€-koa izan da eta obrak, aurreikusita zegoen bi hilabeteko epean garatu dira, udan zehar, zelai honetan dagoen kirol jarduera ez oztopatzeko.
Gaur egun, CD Martutenek kudeatzen du futbol zelai hau, eta hiriko hainbat futbol-taldek erabiltzen dute. 2018an 45.000 izan ziren instalazio honetan erregistratutako erabilerak
Mons Udal Kiroldegia
Kiroldegi honetan burutu den ekintza nabarmena kiroletako pistako lurzoru sintetikoaren aldaketa izan da; lurzoru hau 2006. urtean jarri zen eta, beraz, akats asko zeuzkan. Ekintza hau aurrekontu partehartzaileetan sartutako ekimena izan zen.
Horrez gain, egitura metalikoa ere sua prebenitzeko pintura bereziarekin margotu egin da. Lan guzti hauen aurrekontua 105.000€-koa izan da eta lanak, Martuteneko zelaian bezala, udako hilabetetan zehar garatu dira pista hau erabiltzen duten taldeei eragozpenak gutxitzeko helburuarekin.
Mons udal Kiroldegia CD Internacional de Intxaurrondo elkarteak kudeatzen du, eta bere kiroletako pista hiriko saskibaloi zein futboleko talde askok erabiltzen dute. Kiroldegi honek urtean 200.000 erabilera baino gehiago erregistratzen du.
Aktualitatea
Aktualitatea