Albisteak
Merkear kirol instalazioa gauzatzeko proiektua onartu da
2023-02-01
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Altzako Merkear moduluaren kirol instalazioa gauzatzeko proiektu eguneratua. Servicios Generales de Ingenieria Civil S.L-ak idatzi du proiektua. Azken aurrekontua 5.989.655 eurokoa da. Honek esan nahi du % 35,43ko igoera izan dela hasierako proiektuaren zifrarekin alderatuta.
2023ko aurrekontuek 500.000 euroko partida dute kirol-gunea eraikitzeko. Halaber, 5,5 milioi euroko inbertsioa egitea espero da 2024 eta 2025 urteen artean.
Proiektuan aurreikusitako antolamenduaren helburua da kirol-eremu berri bat sortzea, futbol-zelai batekin, errugbi-erabilera ere izango duena, zaharkituta dagoen Herrerako eremua hiri-inguruko eremu babestuago batera eramateko, haren erabilerak zabalduz eta denboran zabaltzeko aukerak emanez, baita erabiltzaileentzako aparkaleku bat sortzea ere.
7.992 m²-ko azalera izango duen kirol-zelaiaz gain, aldagela zerbitzuetarako eta harmailetarako eraikin osagarri bat eraikiko da. Honek 6 aldagela, hainbat neurritako komun eta dutxekin, epaileentzako aldagelak, mantentze-lanetarako eta kirol-materiala gordetzeko biltegiak, kudeatzailearen bulegoa eta komun publikoak izango ditu. Harmailak 209 eserleku estaliak izango ditu.
Eremuari zerbitzua emateko, lur gaineko aparkaleku bat sortuko da, 69 automobilentzako aparkaleku izango dituena (horietatik bi mugikortasun murriztua duten pertsonentzat), eta beste hiru aparkaleku autobusentzako.
Aktualitatea
Aktualitatea