Albisteak
OTXE BHk irabazi du 3 HIRIBURUAK LABORAL KUTXA MTBren lehen proba
2026-09-22
Donostiako Ulia mendian jokatu zen atzo MTBko emakumezkoen taldekako liga berriaren lehen proba, hiru euskal hiriburuek eta Eusko Jaurlaritzak sustatuta.
Hiru orduko lehia biziaren ondoren, OTXE BHk eskuratu zuen garaipena, hasieran lider izan zen MENDIZ MENDI II gaindituta. Bizkaitarrak bigarren sailkatu ziren, eta ETORKI KUSKUMENDIk hirugarren postua lortu zuen, JRG NESKAK taldearekin azken itzulira arte izan zuen lehia estuaren ostean.
Txapelketak datorren asteburuan izango du jarraipena Gasteizen, Armentiako basoan.
Aktualitatea
Aktualitatea