Pilota, Donostiako udako kirolaren protagonista

2024-08-09

 

Donostia Kirolak urratsak ematen jarraitzen du Donostia Pilota programaren barruan. Donostia Kirolak gidatzen eta koordinatzen du Donostian pilota bultzatzeko plana, eta pilota-eragileak biltzen ditu lankidetza-esparru egonkor batean, elkarrekin lan egiteko gure kirolaren bereizgarrietako bat sustatzearen alde.

Eta plan hori ekintza zehatzetan gauzatzen da, eta ekintza horiek isla dute, esate baterako, uda honetan hirian goza daitezkeen pilota-jardueren programazio zabalean, non emakumeen pilotak leku garrantzitsua beteko duen.

Ostiral honetan bertan, abuztuaren 9an, 22:15etan, Atano IIIan Caixabank Masterraren jardunaldia egingo da Aspe Pelotak antolatuta. Bertan, Altuna III – Iztueta eta Peña II – Aranguren bikoteen arteko norgehiagoka polita eskainiko da.

Antiguako Udal Pilotaleku berrituak ere abuztuan hartuko du Antiguako Txapelketa ospetsua, Antiguako Pilotazaleok elkarteak antolatua, eta aurten 76. edizioa beteko du. Finalak abuztuaren 31n izango dira, 11:00etatik aurrera.

Eta Aste Nagusian zehar, Alde Zaharrak bere Aste Nagusiko pilota txapelketa antolatuko du Trinitate Plazan, non abuztuaren 13an finalak jokatuko diren.

Abuztuaren 24an izango da Donostiako emakumezkoen pilotaren lehen hitzordua, aurtengo berrikuntzetako bat eta Donostia Kirolak Donostia Pilota programaren barruan bereziki bultzatu nahi duena. Ados Pilotak antolatuta, Caixa Bank Masterraren jardunaldietako bat ospatuko da Atano III Udal Pilotalekuan.

Abuztua amaitu baino lehen oraindik hitzordu garrantzitsua izango da Aspe Pilotak antolatutako Donostia Hiria Torneoarekin Atano III Frontoian. Finalerdiak hilaren 26an eta 27an izango dira, eta finala abuztuaren 30ean jokatuko da.

Hilaren azken egunean, Trinitate Plazako Frontoiak bere ohiko txapelketako finalak eskainiko ditu Alde Zaharraren eskutik.

Irailean hasiko da Alde Zaharrak Trinitate Plazako Udal Pilotalekuan antolatutako pilota txapelketekin, Euskal Jaien programazioaren barruan

Eta udako pilotazale programa zabal honi amaiera emateko, emakumezkoen pilota izango da berriro protagonista. Igandean, irailaren 15ean, jokatuko da Ados Pilotak antolatutako Plazaz Plaza Txapelketaren laugarren edizioaren finala Trinitate Plazako Frontoian.

Hilabetea amaitzeko, emakumezkoen beste pilota-ekitaldi bat egingo dugu: irailaren 22an, Emakume Master Cup Udako Torneoaren finala jokatuko da, Atano III pilotalekuan.

Aktualitatea