Sagarduik eta Arrutik, eta Alberdik eta Apeztegiak, Juanito Álvarez Memorialeko txapeldun

2026-09-28

 

Egiako pilotalekuak Juanito Álvarez Memorialaren azken jardunaldia hartu zuen, eta hiru finalek emozioa eta maila handiko pilota eskaini zuten. Senior mailan, Julen Alberdik eta Unai Apeztegiak lortu zuten txapela; emakumezkoen senior mailan, berriz, Alize Sagarduik eta Intza Arrutik garaipena eskuratu zuten eta promesen finalean, Igor Nazabalek (Larraun) eta Artea Goiburuk (Lapke) 22-9 irabazi zieten Unax Ramírezi (Kurene) eta Mikel Leoneti (Oiarpe).

Emakumezkoen finalean, Sagarduik eta Arrutik 22-21 irabazi zieten Uxue López de Okarizi eta Udane Ozaetari. Partida oso estua izan zen eta azken unera arte ez zen txapeldunik argitu. Ozaetak eta López de Okarizek 18-21eko abantaila izan zuten, garaipenetik tanto bakarrera geratuz, baina Sagarduik eta Arrutik azken lau tantoak egin zituzten jarraian eta markagailuari buelta eman zioten.

Senior mailako finalean ere borroka handia izan zen. Alberdik eta Apeztegiak 22-17 gainditu zituzten Iñaki Galartza eta Julen Sotil. Neurketa parekatua izan zen une askotan, baina txapeldunek bigarren zatian aldea zabaltzea lortu zuten. Alberdik, gainera, beste behin erakutsi zuen aurreko koadroetan duen maila, eta Egian aurretik lortutako txapela berritu du.

Horrela, Memorialak amaiera eman dio aurtengo edizioari.

Aktualitatea