She Leads 2024 kongresua, ekainaren 14an, Anoeta Estadioan: ezagutza partekatzeko aukera bat, futbolaren arloan lider diren emakumeen parte-hartzearekin.

2024-06-05

 

Tximist Fundazioak antolatutako She Leads Kongresua futbolaren munduko emakume liderrek beren ahotsak batu eta beren esperientziak kontatzeko topagunea da, ezagutza sortzeko.
Kongresu honetan landuko diren gaien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:

• Emakumearen papera futbolean: aurrerapenak eta erronkak.
• Emakumeen lidergoa kirolean: esperientziak eta ikuspegiak.
• Emakumea futbolean ahalduntzea: arrakasta-kasuak.
• Egungo erronkak eta emakumeentzako aukerak futbol-klubetan.
• Lidergoa kudeaketaren arloan eta genero-ekitatea kirol-eremuan.

Kongresuak hizlari-zerrenda ezin hobea izango du:
• Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusia
• Aintzane Encinas Tximist Fundazioko lehendakaria.
• Beatriz Álvarez, F Ligako presidentea
• Garbiñe Etxeberria Realeko Emakumezkoen Futboleko zuzendaria.
• Marina Radulovic Grasshopper Zuricheko entrenatzailea.
• Dafne Triviño, Deportivo Alaveseko kirol-zuzendaria.
• Ainara Manterola Ceo eta Zuhegan enpresaren sortzailea.
• Maike Fricke VfL Wolfsburg erakundeko zuzendaria.
• Eli Sarasola Kirolariaren garapen indibidualean aditua Vantage-n.
• Martina Olivas CEO eta WomanGoalen sortzailea. Renee Berends Entrenatzaile eta Gazte Garapeneko zuzendaria FC Twente-n.
• Radha Kumari Ceo eta Vaani Football-en sortzailea.

Aintzane Encinas-ek azpimarratu duenez, “txapelketak ikusgarritasuna eta erreferenteak sortzen ditu, belaunaldi berrientzako ametsak eta aitzindari eta kondairentzako errekonozimendua.”

Iñaki Gabarain-ek, Donostiako Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak, adierazi duenez, "She Leads kongresua bezalako topaketa batek, berriz ere, emakumeen kirolaren garrantzia azpimarratu du, bere kirolaren bandera nagusietako bat emakumeen kirola eta eliteko emakumeen taldeen arrakastak dituen hiri batean, Espainiako emakumeen kirolaren maila gorenean kokatzen baikaituzte".

Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zuzendari Nerea Isasi-k adierazi du “emakumeen kirolean aitzindari izaten jarraitzen dugula. Maila handiko horrelako topaketek garrantzi handia dute berdintasunaren eta gizarte-eraldaketaren aldeko espazioak irabazten jarraitzeko, kirolaren bidez; eta Tximist Cup da horren adibiderik onena, balioak eta jabekuntza fisikoa sustatuz.”


Informazio gehiago: http://www.tximistfoundation.org

Aktualitatea