Albisteak
Udako denboraldiari ekainaren 15ean hasiera emango zaio udal igerilekuetan
2019-09-23
Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak larunbat honetan, ekainak 15, irekiko dira. Horrela, udalaren kirol instalazioetan udako denboraldiari hasiera emango zaio. Kanpoko igerilekuen kasuan, irailaren 15era arte luzatuko da denboraldia.

Uda honetan igerilekua duten kiroldegi guztiak udako egun guztietan egongo dira irekita, baita igandeak zein jai-egunetan ere. Paco Yoldi, Etxadi eta Intxaurrondoko kiroldegiek ordutegi zabalena izango dute asteburu eta jai-egunetan, goizeko 9:00etatik 20:30etara.
Horrez gain, donostiakirola.eus web gunean instalazio guztietako kirol guneen betetze maila denbora errealean kontsultatzeko aukera dagoela gogoratu nahi da, eta, ondorioz, uda honetan kanpoko igerilekuetan unean-unean dagoen betetze maila ikusteko aukera izango dute erabiltzaileek, eta horrek zein instalaziora eta ordutegian joateko erabakia erraztuko du.
Aktualitatea
Aktualitatea