Zubietan dagoen belar-hockeyko udal-zelai berriaren eraikuntza amaitu da.

2023-09-12

Real Sociedad erakundeak eraikuntza-lanak  egin ditu, 3.800.000 euroko zenbatekoarekin eta instalazioa kudeatuko du .

Donostiako hipodromoaren ondoan kokatuta, zelai berria Europako aurreratuenetako bat da, belar hockeya egiteko material aurreratuenez hornitua dago eta nazioarteko txapelketetako partidak har ditzake. 550 ikuslerentzako harmaila batekin, sei aldagelekin, beroketa gunearekin eta beste erabilera batzuetarako hainbat gelekin, zelai berriak belar hockeya bultzatuko du hirian, non gero eta gazte gehiagok praktikatzen duen kirol eder hau.

Reala izan zen zelaiaren eraikuntzari eta ondorengo kudeaketari buruzko Donostiako Udalaren lehiaketara aurkeztu zen erakunde bakarra. Guztira, 3.800.000 euro inbertitu ditu talde txuri-urdinak, 21 urtez kirol-instalazio berri hori kudeatzearen truke, bai Realeko taldeentzat, bai Donostiako eta Donostialdeko gainerako taldeentzat.

Aktualitatea