Jardueren azalpena

AEROYOGA

Yoga modalitate bat da, kulunka batetik esekita egiten dena. Gorputzak, kulunka horri esker, mugimendu askatasun osoa dauka yoga dinamikoa, bizia eta indarberritzailea egiteko.


BIZKAR-ESKOLA

Bizkar hezurra gorputzaren ardatza izanik, gorputzeko beste ataletan egon daitezkeen arazoek, eragin handia eduki dezakete bizkarrean. Bizkarra jarrera egokian, indartsu eta malgu mantentzeak arazo asko ekiditen ditu. Hau guztia lortzeko malgutasuna, tonifikazio eta arnasketa ariketak eta abdominalen eta zona pelbikoaren indartzea landuko dira.


DANTZA LATINOAK

Betiko dantza latinoak ikasteko saioak: Saltsa, merengue, bachata eta cha-cha-cha. Neurri txikiago batean, pasodoblea eta bolera ere ikusiko dira. Jarduera honen bitartez koordinazioa, erritmoa eta dantza teknika hobetzen dira.


GIMNASTIKA 65 PLUS

65 urte baino gehiagokoentzako gimnasia. Moldatutako ariketa eta jokoen bidez gorputzak osasuntsu irautea eta giro alai eta atsegina sortzea dugu helburu.


HIPOPRESIBOAK

Gerrialdeko giharrak lantzen dituen jarduera, batez ere sabeleko bizkorketa jarduerekin.


URETAKO HIIT

Intentsitateko kardiobaskularrak eta indarrezko ariketen bidez modu dinamikoan oso eraginkorra den Intentsitate altuko uretako entrenemendua. Gaitasun fisiko ertaina edo altua duten pertsonei zuzendua.