Jardueren azalpena

Total Body

Egokitzapen fisiko globaleko programa, non, mugimendu funtzionalen bidez eta aldi berean hainbat muskulu inplikatuz, oinarrizko gaitasunak lantzen diren (erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna eta oreka). Jarduera honek musika erabiltzen du gida gisa (ez da koreografiarik egiten). Edonork egin dezake, erraz molda baitaiteke baldintza pertsonaletara.


ARRAUNA SURFA

Itsasoan egiten den jarduera da, SURFA taula baten gainean, zutik eta arraun baten laguntzarekin.


BIZKARREKO TERAPIA URETAN

Ikastaro honetan, sistema muskulueskeletikoaren patologiak hobetzeko berariazko ariketak egiten dira, bereziki bizkarrari eragiten diotenak. 
25 m-ko igerilekuan egiten denez, batzuetan ez da oina igerilekuaren hondoan jartzen, beraz, ezinbestekoa da uretara nolabaiteko egokitzapena izatea (oinarrizko igeriketa 12,5m-ko igerilekuetan)


IGERIKETA 5-12 HILABETE

Haurtxoaren garapen ebolutiboaren prozesua indartzea du helburu jarduera honek, uretako jarduera asko praktikatzearen bitartez, motriz, fisiko eta psikiko bizipen asko izatea bilatzen, haurtxoen artean, eta guraso eta haurtxoen artean sortzen diren erlazioarekin batera.

Oharra: umearengan konfiantza duen pertsona heldu batek haurrari laguntzen dio uretan eta klaseetan aktiboki parte hartzen du oinarrizko ariketak eginez.


IGERIKETA 1-2 URTE

Jokoa da haurraren bizitza, honen bidez bere nahiak, ilusioak, frustrazioak eta gatazkak adierazten ditu. Ondorioz, gure programaren ardatz nagusi izango da eta haurraren garapenean eragiteaz gain, gurasoei irakatsiko diegu jokoaren bidez beraien seme-alabekin erlazionatzen.
Beraien arteko maitasun eta konfiantzarengan eragin nahi dugu, esperientzia errepikaezin batean parte hartuz, eta haien arteko erlazio kognitibo eta afektiboa sendotuz.

Oharra: umearengan konfiantza duen pertsona heldu batek haurrari laguntzen dio uretan eta klaseetan aktiboki parte hartzen du oinarrizko ariketak eginez.


IGERIKETA HAURDUNENTZAT

Ikuspegi fisiko zein psikologikotik, ariketa fisiko neurriduna lantzea abantaila ugari dituela haurdun dagoen emakumearentzat: erlaxazioa, gihar minak lasaitzea, arnasketa hobetzea eta zirkulazioa ere…