Jardueren azalpena

AEROBICA

Musikaren erritmoari jarraituz egiten den kardiobaskular izaerako jarduera gimnastikoa da. Ariketak koreografiari loturik egiten dira. Koreografia materialaz lagundurik (stepak, pisuak…) edo materialik gabe egin daiteke, indartu nahi den gorputz atalaren arabera.


AEROYOGA

Yoga modalitate bat da, kulunka batetik esekita egiten dena. Gorputzak, kulunka horri esker, mugimendu askatasun osoa dauka yoga dinamikoa, bizia eta indarberritzailea egiteko.


BIZKAR-ESKOLA

Bizkar hezurra gorputzaren ardatza izanik, gorputzeko beste ataletan egon daitezkeen arazoek, eragin handia eduki dezakete bizkarrean. Bizkarra jarrera egokian, indartsu eta malgu mantentzeak arazo asko ekiditen ditu. Hau guztia lortzeko malgutasuna, tonifikazio eta arnasketa ariketak eta abdominalen eta zona pelbikoaren indartzea landuko dira.


BIZKORKETA

Jarduera zuzenduta, musika gida moduan erabiltzen delarik. Jarduera hau osatzen duten ariketa ezberdinen bitartez, giharrak bizkortu,artikulazioak indartu eta iraupena zein indarra garatzen dira.


CIRCUIT TRAINING

Egokitzapen fisiko orokorreko programa (indarra zein kardiobaskularra), denbora-zirkuituan edo errepikapenetan egiten dena, eta oinarrizko gaitasunak lantzen dituena, hala nola erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna, oreka eta doitasuna.
Askotariko ariketa funtzionalen bidez, bai intentsitate baxukoak bai handikoak, gaitasun fisiko guztiei eragiten dien lan globala
Edozein pertsonak egin dezake, bakoitzaren baldintza pertsonaletara erraz egokitu daitekeelako.


URETAKO HIIT

Intentsitateko kardiobaskularrak eta indarrezko ariketen bidez modu dinamikoan oso eraginkorra den Intentsitate altuko uretako entrenemendua. Gaitasun fisiko ertaina edo altua duten pertsonei zuzendua.