Jardueren azalpena
AEROBICA
Musikaren erritmoari jarraituz egiten den kardiobaskular izaerako jarduera gimnastikoa da. Ariketak koreografiari loturik egiten dira. Koreografia materialaz lagundurik (stepak, pisuakā¦) edo materialik gabe egin daiteke, indartu nahi den gorputz atalaren arabera.
AEROYOGA
Yoga modalitate bat da, kulunka batetik esekita egiten dena. Gorputzak, kulunka horri esker, mugimendu askatasun osoa dauka yoga dinamikoa, bizia eta indarberritzailea egiteko.
BIZKAR-ESKOLA
Bizkar hezurra gorputzaren ardatza izanik, gorputzeko beste ataletan egon daitezkeen arazoek, eragin handia eduki dezakete bizkarrean. Bizkarra jarrera egokian, indartsu eta malgu mantentzeak arazo asko ekiditen ditu. Hau guztia lortzeko malgutasuna, tonifikazio eta arnasketa ariketak eta abdominalen eta zona pelbikoaren indartzea landuko dira.
BIZKORKETA
Jarduera zuzenduta, musika gida moduan erabiltzen delarik. Jarduera hau osatzen duten ariketa ezberdinen bitartez, giharrak bizkortu,artikulazioak indartu eta iraupena zein indarra garatzen dira.
CIRCUIT TRAINING
Egokitzapen fisiko orokorreko programa (indarra zein kardiobaskularra), denbora-zirkuituan edo errepikapenetan egiten dena, eta oinarrizko gaitasunak lantzen dituena, hala nola erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna, oreka eta doitasuna.
Askotariko ariketa funtzionalen bidez, bai intentsitate baxukoak bai handikoak, gaitasun fisiko guztiei eragiten dien lan globala
Edozein pertsonak egin dezake, bakoitzaren baldintza pertsonaletara erraz egokitu daitekeelako.
ARRAUNA SURFA
Itsasoan egiten den jarduera da, SURFA taula baten gainean, zutik eta arraun baten laguntzarekin.
BIZKARREKO TERAPIA URETAN
Ikastaro honetan, sistema muskulueskeletikoaren patologiak hobetzeko berariazko ariketak egiten dira, bereziki bizkarrari eragiten diotenak.
25 m-ko igerilekuan egiten denez, batzuetan ez da oina igerilekuaren hondoan jartzen, beraz, ezinbestekoa da uretara nolabaiteko egokitzapena izatea (oinarrizko igeriketa 12,5m-ko igerilekuetan)
IGERIKETA 5-12 HILABETE
Haurtxoaren garapen ebolutiboaren prozesua indartzea du helburu jarduera honek, uretako jarduera asko praktikatzearen bitartez, motriz, fisiko eta psikiko bizipen asko izatea bilatzen, haurtxoen artean, eta guraso eta haurtxoen artean sortzen diren erlazioarekin batera.
Oharra: umearengan konfiantza duen pertsona heldu batek haurrari laguntzen dio uretan eta klaseetan aktiboki parte hartzen du oinarrizko ariketak eginez.
IGERIKETA 1-2 URTE
Jokoa da haurraren bizitza, honen bidez bere nahiak, ilusioak, frustrazioak eta gatazkak adierazten ditu. Ondorioz, gure programaren ardatz nagusi izango da eta haurraren garapenean eragiteaz gain, gurasoei irakatsiko diegu jokoaren bidez beraien seme-alabekin erlazionatzen.
Beraien arteko maitasun eta konfiantzarengan eragin nahi dugu, esperientzia errepikaezin batean parte hartuz, eta haien arteko erlazio kognitibo eta afektiboa sendotuz.
Oharra: umearengan konfiantza duen pertsona heldu batek haurrari laguntzen dio uretan eta klaseetan aktiboki parte hartzen du oinarrizko ariketak eginez.
IGERIKETA HAURDUNENTZAT
Ikuspegi fisiko zein psikologikotik, ariketa fisiko neurriduna lantzea abantaila ugari dituela haurdun dagoen emakumearentzat: erlaxazioa, gihar minak lasaitzea, arnasketa hobetzea eta zirkulazioa ere…
Ikastaroak
Ikastaroak