Jardueren azalpena
CROSS TRAINING
Erabateko egokitze fisikorako programa da, eta, mugimendu funtzionalen bidez, oinarrizko gaitasunak lantzen ditu: erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna, oreka eta doitasuna.
Intetsitateko ariketa funtzional askotarikoen bitartez, gaitasun fisiko guztiak landuko dira. Edozein pertsonak praktikatu dezake, oso erraza baita norberaren gaitasun fisikoetara egokitzea.
DANTZA LATINOAK
Betiko dantza latinoak ikasteko saioak: Saltsa, merengue, bachata eta cha-cha-cha. Neurri txikiago batean, pasodoblea eta bolera ere ikusiko dira. Jarduera honen bitartez koordinazioa, erritmoa eta dantza teknika hobetzen dira.
DEFENTSA PERTSONALA - HAPKIDOA
Korearra den norberaren defentsarako metodoa. Oso teknika zuzenetan eta sendoetan oinarrituta, jaso dezakegun edozein erasori aurre egiteko. Integrala eta purua den borroka-arte bat da. Mota guztietako teknikak, kolpeak eta distantziak eta erasotzaileari geldiarazi eta menderatu ditzaketen presio puntu eta eremuak lantzen dira.
GAP
Taldekako jarduera da, eta musikaren erritmoa jarraituz luzaketa eta bizkortzeko ariketak egiten dira, batez ere ipurmasaila, abdominalak eta hanketako giharrei zuzendutakoak.
GIMNASTIKA 65 PLUS
65 urte baino gehiagokoentzako gimnasia. Moldatutako ariketa eta jokoen bidez gorputzak osasuntsu irautea eta giro alai eta atsegina sortzea dugu helburu.
IGERIKETA HELDUAK
Igerian lehen pausuak eman eta igeriketa landu nahi duten pertsonei zuzendua dago.
Hastapena
Ikastaro honen helburua, ur ingurunean esperientzia berriak eskaini eta erlaxazio eta kirol gune bihurtzea da. Pertsona bakoitzaren baldintzei egokitua, uretan oinarrizko motrizitate trebakuntza eta konfiantza landuko dira.
Hobekuntza
Hobekuntzako ikastaroa, hastapeneko ikastaroa maila egokiarekin amaitu duten ikasleei zuzendua egongo da. Ikasitakoa hobetu eta propultsio teknika ezberdinetan sakontzeko aukera edukiko dute.
Hobekuntza ikastaroetan matrikulatzen diren pertsonek ikastaroaren lehen egunean onarpen froga bat gainditu beharko dute. Proba gainditzen ez dutenek ezin izango dute egin ikastaroa eta, beraz, matrikularen dirua itzuliko zaie.
- 1. maila: 25 metro jarraian igerian egitea behar da, erdia ahoz bera, eta beste erdia ahoz gora.
- 2. maila: 50 metro igerian egitea behar da, erdia krol eran arnasa eta beste erdia bizkar eran (besoen mugimendua eta arnasa koordinatuz).
IGERIKETA 65 PLUS
65 urtetik gora duten biztanleei zuzenduriko jarduerak dira. Helburu nagusia, ikasle bakoitzaren behar eta baldintzei egokituriko estilo eroso eta eraginkor bat lortzea izango da.
Hobekuntza ikastaroetan matrikulatzen diren pertsonek ikastaroaren lehen egunean onarpen froga bat gainditu beharko dute. Proba gainditzen ez dutenek ezin izango dute egin ikastaroa eta, beraz, matrikularen dirua itzuliko zaie.
- 1. maila: 25 metro jarraian igerian egitea behar da, erdia ahoz bera, eta beste erdia ahoz gora.
UMEENTZAKO IGERIKETA
Ur jardueretako irakaskuntza metodologia berriei egokituz, Donostia Kirolak ikastaroen formatu berritzaileari ekingo dio, non irakaskuntza ume bakoitzaren ezaugarri eta beharrei egokituko zaien. Era honetan, haurrek talde homogeneo batean ikasiko dute eta ur-eremuari bere egokitzapenaren progresioa kontutan izango da.Irakaskuntza prozesua bi mailatan egituratzen da. Lehendabiziko mailak ur-eremuari egokitzapen eta ohitzeari zuzenduta daude (1. maila-Zapaburu eta 2. maila-Marmoka). Ondorengo hiru mailek (3. maila-Piraña, 4. maila-Marrazoa eta 5. maila-Izurdea) trebetasun eta gaitasun konplexuagoei ekingo diete, ur-eremuan gorputzaren kontrol osoa menperatu arte eramango dutenak.
URETAKO GIMNASTIKA / AQUAGYM
Uretan Mantentze Gimnastikako saioetan, mantentze gimnastikako saio batean egiten diren ekintzak garatuko ditugu, baina uretan egiteak dituen onurak aprobetxatuz. Ekintza hau, uneoro lurra ukitzen den ingurunean egingo da, beraz ikastaro hau egiteko, igerian jakitea ez da ezinbesteko baldintza izango.
URETAKO GIMNASTIKA 65 PLUS / AQUAGYM 65 PLUS
Jarduera hau 65 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta mantentze gimnastikako saio batean egiten diren ekintzak garatuko ditugu, baina uretan egiteak dituen onurak aprobetxatuz. Ekintza hau, uneoro lurra ukitzen den ingurunean egingo da, beraz ikastaro hau egiteko, igerian jakitea ez da ezinbesteko baldintza izango.
Ikastaroak
Ikastaroak