Jardueren azalpena
HIIT
Intentsitateko kardiobaskularrak eta indarrezko ariketen bidez modu dinamikoan oso eraginkorra den Intentsitate altuko entrenemendua. Gaitasun fisiko ertaina edo altua duten pertsonei zuzendua.
HIPOPRESIBOAK
Gerrialdeko giharrak lantzen dituen jarduera, batez ere sabeleko bizkorketa jarduerekin.
JARDUERA BATERATUA
Saio bakar batean bateratzen dira 30 minutuko Aerobica eta 30 minutuko indartze-saio zuzendua.
LATINZUMBA
Aerobikoa helburua duen eraginkor eta jarraitzeko erreza den jarduera. Saioak musika oinarri batekin koreografi ezberdinak lantzen dira, hauetan intentsitatea eta erritmoa aldatuz.
MANTENTZE GIMNASTIKA
Soinketa mota honetan oinarrizko ezaugarri fisikoak lantzen dira. 18 urte baino goragokoentzat da jarduera. Honetaz gain, giza balioak lantzeko ere balio du, pertsona arteko erlazioak indartzeko, taldearen motibazioa bultzatzeko. Beraz, mantentze gimnastikaren helburu nagusia, trebetasun motrizak, egoera fisikoa eta autoestimua hobetuz osasunaren hobekuntza orokorra lortzea izango da. Halaber, ahal den neurrian loditasuna, hipertentsioa eta bihotzeko arazoak saihestuko dira.
URETAKO HIIT
Intentsitateko kardiobaskularrak eta indarrezko ariketen bidez modu dinamikoan oso eraginkorra den Intentsitate altuko uretako entrenemendua. Gaitasun fisiko ertaina edo altua duten pertsonei zuzendua.
Ikastaroak
Ikastaroak