Jardueren azalpena
TRX
Norberari egokitutako entrenamendu funtzionalean oinarritzen da. Ariketa bakoitzean, norberak bere pisua erabiliz, erabateko tonifikazioa lortzea izango da helburua. Giharketa lana baino gehiago kate zinetikoen lana lenehetsi da.
Ttipi-Ttapa
Paseo osasungarriak
Eguneroko bizimoduan ohitura osasuntsuak sartzeko helburuarekin 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako programa.
Bizi kalitatea hobetzeko jarraibideak azalduko dira paseoetan.
Doako izen-ematea udal kirol instalazioetan eta Donostia Kiroleko bulegoetan
TOTAL TRAINING
Erabateko egokitze fisikorako programa da, eta, mugimendu funtzionalen bidez, oinarrizko gaitasunak lantzen ditu: erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna, oreka eta doitasuna.
Intetsitateko ariketa funtzional askotarikoen bitartez, gaitasun fisiko guztiak landuko dira.
Saioek 85 minutu irauten dute.
Total Body
Egokitzapen fisiko globaleko programa, non, mugimendu funtzionalen bidez eta aldi berean hainbat muskulu inplikatuz, oinarrizko gaitasunak lantzen diren (erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna eta oreka). Jarduera honek musika erabiltzen du gida gisa (ez da koreografiarik egiten). Edonork egin dezake, erraz molda baitaiteke baldintza pertsonaletara.
YOGA
Oreka, autokontrola, erlaxapena, nor bere burua menperatzea eta ezagutzea, armonia, edertasuna, hori guztia gauzatzea da Yoga. Zenbaitentzat yogaren helburua erlaxapena, atsedena eta oreka lortzeko bidea izango da besteentzat ordea, adimena garatzeko eta kontzentrazio gaitasuna hobetzeko bidea. YOGA aurkikuntzan oinarritzen da.
ARRAUNA SURFA
Itsasoan egiten den jarduera da, SURFA taula baten gainean, zutik eta arraun baten laguntzarekin.
BIZKARREKO TERAPIA URETAN
Ikastaro honetan, sistema muskulueskeletikoaren patologiak hobetzeko berariazko ariketak egiten dira, bereziki bizkarrari eragiten diotenak.
25 m-ko igerilekuan egiten denez, batzuetan ez da oina igerilekuaren hondoan jartzen, beraz, ezinbestekoa da uretara nolabaiteko egokitzapena izatea (oinarrizko igeriketa 12,5m-ko igerilekuetan)
IGERIKETA 5-12 HILABETE
Haurtxoaren garapen ebolutiboaren prozesua indartzea du helburu jarduera honek, uretako jarduera asko praktikatzearen bitartez, motriz, fisiko eta psikiko bizipen asko izatea bilatzen, haurtxoen artean, eta guraso eta haurtxoen artean sortzen diren erlazioarekin batera.
Oharra: umearengan konfiantza duen pertsona heldu batek haurrari laguntzen dio uretan eta klaseetan aktiboki parte hartzen du oinarrizko ariketak eginez.
IGERIKETA 1-2 URTE
Jokoa da haurraren bizitza, honen bidez bere nahiak, ilusioak, frustrazioak eta gatazkak adierazten ditu. Ondorioz, gure programaren ardatz nagusi izango da eta haurraren garapenean eragiteaz gain, gurasoei irakatsiko diegu jokoaren bidez beraien seme-alabekin erlazionatzen.
Beraien arteko maitasun eta konfiantzarengan eragin nahi dugu, esperientzia errepikaezin batean parte hartuz, eta haien arteko erlazio kognitibo eta afektiboa sendotuz.
Oharra: umearengan konfiantza duen pertsona heldu batek haurrari laguntzen dio uretan eta klaseetan aktiboki parte hartzen du oinarrizko ariketak eginez.
IGERIKETA HAURDUNENTZAT
Ikuspegi fisiko zein psikologikotik, ariketa fisiko neurriduna lantzea abantaila ugari dituela haurdun dagoen emakumearentzat: erlaxazioa, gihar minak lasaitzea, arnasketa hobetzea eta zirkulazioa ere…
Ikastaroak
Ikastaroak