Kirola kalean ere uda honetan

 

Donostiak aukera ugari eskaintzen ditu kirola egiteko, bai hiri guneetan, bai natur guneetan. Herritarrek aisialdirako pistez, aire zabaleko gimnasioez, bidegorriez eta abarrez goza dezakete, baita ingurune naturalez ere, hala nola, ibaia, hondartzak eta mendia. Egoera pribilegiatu horri esker, guztiek, adina edo trebetasun-maila gorabehera, beren osasuna eta ongizatea hobetzen dituzten jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak egin ditzakete.

Aire zabaleko espazioetan kirol-jarduera sustatzeko helburu estrategikoaren ildotik, Donostia Kirolak kalean kirol-jardueren programa bat abiarazi du uztailean. Herritar guztiei zuzendutako doako 48 kirol-jarduera programatu dira guztira, eta begirale espezializatuek dinamizatuko dituzte.

Parte hartzea irekia da, baina web gunearen bidez izen-ematea egitea gomendatzen da, monitore eta materialaren beharrak hobeto koordinatzeko.

Parte hartzea irekia eta dohainik

Izen-emateak 

Jardueretako programa: ekainaren 29tik uztailaren 24era

 

Jarduera Eguna Ordutegia Lekua Elkartuko gara hemen...

Nordic Walking               

Astelehena                

09:00 - 10:30                    

Antigua                          

Benta Berri udal Kiroldegiko sarreran                                                                         

Circuit Training

Astelehena

12:00 - 13:00

Altza

Altza kiroldegiko sarreran

Dinamizazioa GYM   

Asteartea

09:00 - 10:00

Bidebieta

Bidebieta parkea Bidebieta kiroldegiaren ondoan)

Tai Chi

Asteartea

09:30 - 10:30

Egia

Cristina Enea Parkeko sarreran

Circuit Training

Asteartea

11:30 - 13:00

Aiete

Etxadi kiroldegiaren sarreran

Calistenia

Asteazkena

16:30 - 17:30

Antiguo

Entrada del Polideportivo Bentaberri

Calistenia Asteazkena 10:30 - 12:00 Intxaurrondo Intxaurrondo udal kiroldegiko sarreran
Parkour Asteazkena 09:00 - 10:30 Intxaurrondo Intxaurrondo kiroldegiaren sarreran

Nordic Walking

Osteguna

09:00 - 10:30

Alderdi Eder

Alderdi Eder (Liburutegiko sarreran)

Dinamizazioa GYM

Osteguna

09:00 - 10:00

Bidebieta

Bidebieta parkea Bidebieta kiroldegiaren ondoan)

Tai Chi

Osteguna

09:30 - 10:30

Txomin

Kristobaldegi, 26 (konbentuaren atzekaldean)

Nordic Walking

Ostirala

09:00 - 10:30

Zurriola

Sagües  (Zurriola hondartzaren sarreran)