Adingabeen arrisku nahiz babesgabetasuneko egoeren jakinarazpena
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Gainerako pertsonek komunikazioa egitearekin nahikoa da
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Prozeduraren urratsak
- Udalaren Gizarte Zerbitzuek egoeraren ikerketa, balorazioa eta lehen diagnostikoa egitea.
- Lehen balorazioaren ondoren adingabearen babesgabetasuneko egoera larria dela hautemanez gero, kasua Gipuzkoako Foru Aldundiko esku hartzeari bideratuko zaio.
- Lehen balorazioaren ondoren adingabearen babesgabetasuneko egoera kalteberatasunezkoa edota arrisku txikikoa nahiz ertainekoa dela hautemanez gero, Udalak balorazioa egiten jarraituko du (dokumentazioa erantsita, etxez etxeko bisitak, elkarlana beste gizarte eragile batzuekin, etab…).
- Kasuak hala eskatzen badu, familiaren esku hartzeari ekitea proposatuko da, une oro profesionalek egoki derizkioten EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren prestazioak eta zerbitzuak aholkatuta.
- Esku hartzearen segimendua, koordinazioa eta ebaluazioa egitea.
Izapideen arduraduna
Araudia
3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
26/2015 Legea, uztailaren 28koa, umeak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duena
Oharrak:
- Ikusi 16. art.: Egoeraren ebaluazioa. 17. art.: Larrialdietarako jarduketak. 18. art.: Babesgabetasuneko egoeretarako jarduketak (1/1996 Lege Organikoa).
- Ikusi 53. art.: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen esku hartzea (3/2005 Legea).
- Ikusi 22. art.: Informatzeko, balioesteko, diagnostikatzeko eta orientatzeko zerbitzua (12/2008 Legea).
- Ikusi 18. art.: Babesgabetasuneko egoeretarako jarduketak (26/2015 Legea).
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00.
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00