Bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua (Villa Salia)
Eguneko zentroa leku fisiko bat da, eta hara joan daitezke zehazten diren etxerik gabeko pertsonak. Pertsona horien bizi-kalitatea eta autonomia pertsonala eta soziala hobetu, eta, ahal den neurrian, gizarte-bazterketa egoera arintzera bideratuta dago. Informazio, bitartekaritza, bitartekotza eta esku-hartze sozioedukatibo eta psikosozialeko zerbitzu batzuk eskaintzen dira; eta baita prestazio osagarri batzuk ere, oinarrizko premiak betetzeko, erabiltzaileei egunean babesleku bat, garbitzeko eta jateko leku baliabide bat emanda.
Baliabide hau egunero izaten da irekita, baita asteburuetan eta jaiegunetan ere.
Jarduera-eremuak
- Lokala: jarduerak egin ohi diren lekua.
- Kalea: etxerik gabe, kalean bizi diren pertsonak ikusi, haiengana hurbildu eta eskura dituzten baliabideen berri ematen die zerbitzuan lan egiten duten profesionalek pertsona horiei.
- Gune komunitarioak: pertsona baten edo talde baten intereseko jarduerak eskaintzeko erabiltzen dira ekipamendu komunitarioak.
Ordutegia
- Astelehenetik larunbatera: 9:30etik 17:00etara.
- Igandetan: 12:00etatik 14:30era.
Helbidea
Jaialai 17
Norentzat
- Bazterketa-egoeran dauden pertsonak.
- 18 urte baino gehiago izatea.
- Dagokion preskripzio teknikoa eduki. Zerbitzura ez da zuzenean sartzen; Donostiako Gizarte Zerbitzuetara jo behar da aurrena eta haiek kasu egin behar dute.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa.
Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetako langileek harrera egiten diote pertsonari.
- Zerbitzuaren preskripzio teknikoa egingo dute hango profesionalek.
- Lekua izaten denean, eguneko arreta-zerbitzua pertsonarekin harremanetan jartzea, pertsona hori hara joan dadin.
Izapideen arduraduna
Araudia
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.