Biztanleen Udal Errolda: baja

Baja ematea arrazoi hauengatik:
  • Atzerritar hiritartasuna dutenek, beste herrialde batera bizitzera joaten badira
  • Etxebizitza bat erabiltzen duten pertsonek, etxebizitza horretan oraindik erroldatuta dauden pertsonen baja eskaera, dagoeneko ez badira bertan bizi.
  • Heriotzagatik baja

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Nortasuna egiaztatzen duen agiria: NAN, bizileku txartela, pasaportea edo hori ordezkatzen duen nortasun agiria.
  • Etxebizitzaren jabetza egiaztatzen duen agiria: Jabetza eskrituraren edo indarrean dagoen alokairu kontratuaren jatorrizkoa. Alokairu kontratua indarrean egongo ez balitz, alokairua ordaindu izanaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da
  • Heriotzagatik baja kasuan: heriotza-ziurtagiria

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aldagarria

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aldagarria

Beste herrialde batera bizitzera joateagatik baja eskatzen duten atzerritarren kasuan, baja momentuan egingo da.

Prozeduraren urratsak

Atzerritar hiritartasuna dutenak
  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzen dira.
  2. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzen da.
  3. Egiaztagiria eman eta baja zuzenean egiten da.

Etxebizitza bat erabiltzen duten pertsonak
  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzen dira.
  2. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzen da.
  3. Udalak, eragiten dionari informatuko dio email edo sms bidez, harremanetarako datu horiek baditu. Edozein kasutan, Udalak formalki jakinarazten du baja espedientearen hasiera.
  4. Jakinarazpena egin denean, eragindakoak ez badu etxebizitza aldaketa egiten erroldan, Erroldako Lurralde Kontseiluak (Estatistikako Institutu Nazionalak) txostena egingo du Biztanleen Udal Erroldan baja egitea dagokion edo ez esanez.
  5. Erroldako Lurralde Kontseiluaren txostenak horrela jasotzen badu, Udalak Biztanleen Erroldatik baja emateko ebazpena egingo du Udalak.

Heriotzagatik baja
  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzen dira.
  2. Baja zuzenean egiten da.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

..

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Biztanleen udal-errolda, biztanleria-errolda eta hautesle-errolda kudeatzea eta kontrolatzea eta udal-ordezkariak hauteskunde-prozesuetan.

Gordetzeko epeak

Eskatutako helburua betetzeko, erreklamazioa egiteko eta tratamendu horretatik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira. Udalaren dokumentuak kudeatzeko eta artxibatzeko politikan xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

Lege betebeharra DBEOren 6.1.c) artikulua: -Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa. -3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. - Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena - Urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, apirilaren 2ko 7/1985 Legea (Toki Araubidearen Oinarriak arautzekoa) aldatzen duena, Udal Erroldari dagokion atalean. - 1996ko abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko araudia aldatzekoa, uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartua. -Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua, uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onartua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Zerikusia duten izapide nabarmenak