Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko gazte epaimahaiko kide izatea
Partaideek, film laburren proiekzioetara joateaz gain, Zinemaldiko filmak ikustera joateko bi abonamendu, katalogo ofiziala eta ekitaldiari buruzko informazio interesgarria jasotzen dute.
Informazio gehiago
Norentzat
- Zinemaldia hasten denean, 18 eta 30 urte artean izan behar dira (lehentasuna izango dute Donostian erroldatutako pertsonek).
- Lehiaketara aurkeztutako fantasiazko eta beldurrezko film laburrak proiektatzen dituzten egun batean joan behar dute, eta botoa eman.
- Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea amaitu ostean, Gazte Epaimahaiko bi kidek “Film laburrik onenaren Gazte Saria” ematera joan beharko dute, film labur irabazleak zein diren esaten den prentsaurrekora.
Noiz eskatu
2023/09/24 - 2023/10/13
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 7 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Plazak zozketa bidez esleitzen dira. Gutxi gorabehera, 20 eguneko epea dago eskaera egiteko, eta zozketa egin ondoren, hemen kontsultatu daitezke emaitzak. Plazarik esleitu ez zaien pertsonekin itxaron zerrenda bat egiten da, norbaitek plazari uko eginez gero erabiltzeko.Prozeduraren urratsak
2- Plazen zozketa egitea.
3- Zozketako emaitzak webgunean argitaratzea, eta itxaron zerrenda egitea.
4- Hautatutako pertsonek Zinemaldira joango direla baieztatzea, webgunearen bitartez.
5- Proiekzioetara joatea eta botoa ematea.
Izapideen arduraduna
Araudia
Gazteriako araudia
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.