Gazteen lokalak: ordezkaria izendatzea
- Udalaren eta lokalaren erabiltzaileen arteko elkarrizketa eta komunikazioa erraztea.
- Informazioa eta orientazioa jasotzea, lokalaren erabiltzaileen eta hirugarren pertsonen arteko gatazkak saihesteko.
- Lokaleko jarduera bukatzen dela adieraztea.
- Udalari jakinaraztea ordezkari izateari utzi nahi diola eta beste ordezkari bat bilatzen laguntzea.
Gazteen lokalei buruzko informazioa
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Udalak izendatutako pertsonaren datuak erregistratzea.
- Ordezkariak, Udalaren eskutik, gazteen lokalei buruzko informazioa eta orientazioa jasotzea.
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez:
- Informazioa, orientazioa eta sentsibilizazioa eskain ditzake, gazteek aisialdirako eta biltzeko erabiltzen dituzten lokalei dagokien ordenantza arautzaileko jarduerarekin lotuta sor daitezkeen gatazkak saihesteko.
- Lokaletako gazteen eta komunitatearen arteko komunikazioa erraztu dezake, haien artean izan daitezkeen gatazketan irtenbide adiskidetsua lortzeko.
- Gazteei informazioa emango die dauden lokalei buruz, bai eta gazteek aisiarako eta elkartzeko erabiltzen dituzten lokalak arautzen dituen ordenantzari buruz ere.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Udalinfo bulegoak
Eskatu hitzordua
Edonola ere, interesgarria litzateke gazte ordezkariak eskuz entregatuko balu behar bezala betetako inprimakia, Gazteria eta Aterpetxeen Atalean (Agirre Miramon kalea, 4), gazte taldeekin harreman zuzen eta pertsonalizatuagoa edukitze aldera. (Ordutegia: 09-14).