Gizalegeari buruzko espedienteak. Alegazioak

Gizalegearen gaineko ordenantza eta Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa hausteagatik abiarazitako espedienteari alegazioak aurkeztea.
Behin isuna ordainduta, ezingo da alegaziorik aurkeztu.

Norentzat

Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
  • Ordezkariek ordezkaritza egiaztatu beharko dute.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ordezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokionean
  • Alegazioen idazkia, espedientearen zenbakiarekin. Alegaturiko egintzen egiazkotasuna frogatzen duten dokumentuak aurkeztu behar dira.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 3 hilabete

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Iraungitzea eta espedientea amaitutzat jotzea

Epe legala: 3 hilabete, 6 hilabete edo urte bat arau-haustearen arabera.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Alegazioak aztertzea
  3. Alegazioen baiespena edo ezespena ebaztea
  4. Interesdunari jakinaraztea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Salaketa jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita 20 egun natural izango ditu arau hausleak alegazioak aurkezteko.
Informazio hori telematikoki aurkeztu daiteke izapide honen bidez: Eskabideak, komunikazioak eta dokumentazioa udalari ematea (esteka Erlazionaturiko izapideetan).
Alegazioak aurkezten baldin badira, % 50eko beherapena galduko da. Behin salaketa ordainduta, alegazioak aurkezten baldin badira, ez aurkeztutzat hartuko dira.
Ez bada alegaziorik egiten eta isunaren zenbatekoa ez bada ordaintzen salaketa jakinarazi eta 20 egunera, prozedura laburtua amaituko da, zigor ebazpena eman edo jakinarazi gabe, eta zigorra kobratuko da salaketa jakinarazi eta 30 egunera.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskaera