Gizarte Ongizateko Funtsa (GOF)

Aldizkako prestazio ekonomikoa da, adinekoa izateagatik edo mendekotasun egoeragatik oinarrizko beharrei aurre egin ahal izateko lanean jardun ezin diren edo beste diru-sarrera batzuk izan ez ditzaketen pertsonei ematen zaiena.
Bi modalitate daude:
  • Zahartzarokoa
  • Desgaitasunekoa
Zenbatekoa: 149,86€ko 14 ordainketa= 2.098,05€ urtean.14 ordainketa horiek 12 hileroko dira eta 2 aparteko ordainsari (ekainean eta abenduan).
Informazio gehiago
]Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Norentzat

Ikusi baldintzak hemen


Desgaitasuna (gizarte faktorerik gabe)Baremoa
%45etik 50%era8 puntu
%51tik 55era7 puntu
%56tik 60ra6 puntu
%61tik 65ra5 puntu

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Prozeduraren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  6. Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da.
Aldaketa horiek jakinarazten ez baldin badira, oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala
Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:
Dokumentuak

Triptikoa