Herritarren Txartela

Herritarren txartel birtuala eskuratzea.

Zertarako balio du

Udalaren doako WIFI guneetako konexioan identifikatzeko

Oharrak

  • PINa errekupera dezakezu hemen
  • 2021eko uztailetik aurrera jaulkitako txartelak birtualak baino ez dira, ez da txartel fisikorik jaulkitzen. Txartel birtualak identifikatzaile batek eta PIN batek osatzen dituzte.
  • 2020ko uztailaren 26az geroztik jaulkitako Herritarren Txartelek ez dute balio Donostia abonatu gisa identifikatzeko.
  • Herritarren Txartelak ez du ziurtagiri elektronikorik. Beraz, sinadura digitala erabiltzea eskatzen duten tramiteak egiteko B@kQ, NAN digitala edo IZENPEk emeandako txartela erabili beharko dira.

Herritarren txartel birtualaren Informazio gehiago hemen

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 7 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera erregistratzea
  2. Identifikatzeko gakoa emailez bidaltzea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal zerbitzuak bateratzeko herritarren txartela eskatu eta emateari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua interes publikoaren izenean eginkizuna betetzea. DBEOren 9.2.a) artikulua, interesdunaren berariazko baimena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi

Zerikusia duten izapide nabarmenak