Hirigintza hitzarmena
Objektua zein den, bi hirigintza hitzarmen mota daude:
- Hirigintza antolatzeko hitzarmenak: indarrean dagoen plangintzan egon daitezkeen aldaketen edukia determinatzeko.
- Hirigintza egikaritzeko hitzarmenak: hitzarmena egiten den unean indarrean dagoen plangintza kudeatzeko eta egikaritzeko zehaztapen eta baldintzak ezartzeko.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Egindako hitzarmenaren proposamena
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Aldagarria
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Izapide hau ebazteko epe estimatua prozesu bakoitzaren konplexutasunaren araberakoa daProzeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Txosten teknikoa eta juridikoa (arkitektura eta hirigintzako lege aholkularitza)
- Hitzarmenaren testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen handieneko egunkari batean eta www.donostia.eus webgunean argitaratzea, 20 egun emanez alegazioak aurkezteko
- Tokiko Gobernu Batzordearen behin betiko onespena
- Pertsona interesdunei jakinaraztea
- Hitzarmena sinatzea
Izapideen arduraduna
Araudia
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.