Jarduera sailkatuaren baja

Izapide hau egin behar duzu egoera hauetako bat gertatzen denean:
  • Negozioari uztea.
  • Negozioa helbidez aldatzea. Kasu horretan, dagokion jarduera lizentzia eskatu edo kokaleku berrian jarduerari ekin baino lehen aurretiazko jakinarazpena aurkeztu beharko da (ikusi horrekin erlazionatutako izapideak).

Norentzat

Jardueraren sustatzailea edo haren legezko ordezkaria

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ordezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokioneanOharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aste bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
  2. Behin-behineko baja jakinaraztea: 2 hilabete
  3. Behin betiko baja jakinaraztea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Jardueraren sustatzailearen uko egitea lizentzia/aurretiazko komunikazioa azkentzeko arrazoia da, non eta jarduera ez gauzatzea herritarren interesaren edo ordena publikoaren aurkakoa den eta hirugarren batzuei kalterik ekartzen dien, eta ezinbesteko baldintza izango da, hala ere, jarduera azkentzeko egintza administratibo bat ematea berariaz.

Horrenbestez, hirugarren batzuei kalterik ez sortzeko helburuz, jarduera gauzatzeari uzteko eskaerak behin-behineko izaera izango du hiru hilabetez, lokalaren jabeak, hala nahi badu, sustatzaile izaera eskuratzeko aukera izan dezan.

Epe hori inolako interesik adierazi gabe igaroz gero, berariazko ebazpena emango da eskatutako jarduerari behin betiko baja aginduz.

Ohiko galderak

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udalak bere eskumenen esparruan emandako mota guztietako lizentziak, baimenak, erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak kudeatu eta kontrolatzea.

Gordetzeko epeak

Kontserbatzio iraunkorra. Salbuespenak: Obra espresak: Izapide administratiboak amaitu direnetik, erabateko ezabatzea 10 urtetan.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: -Apirilaren 7ko 2/2016 Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.9 artikulua. -Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena, 25.2.a) artikulua. - 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa -7/2015 Legegintzanko Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri Zaharberitzeari buruzko legearen testu bategina onartze duena. - 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24Koa, Eraikuntzako Obretako Segurtasuneko eta Osasuneko Gutxieneko Xedapenak ezartzen dituena. -314/2006 Errege Dekretua, Eraikuntza Kode Teknikoa onartzen duena. - Otsailaren 27ko, 3/1998 Legea, Ingurugiroa Babesteko Euskadiko Lege Orokorra.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Hitzordua eskatu
943 48 38 38
Dokumentuak

Eskabidea