Kontsumo erreklamazioak

Kontsumo-gatazka baten ondoriozko erreklamazioa aurkeztea.

Erreklamazioa: kontsumitzaile edo erabiltzaile* batek egindako adierazpena, zeinaren bidez Administrazioari jakinarazten baitio ez dagoela ados kontsumo-harremanean lortu duen ondasun edo zerbitzu batekin. Halaber, horrekin batera eskatzen du prestazioa behar bezala bete dadila edo hura ordeztu dadila, eta, hala dagokionean, kobratutako zenbatekoa itzultzeko eskaera.

*Kontsumitzaile edo erabiltzailetzat jotzen da ondasun edo produktu bat erabiltzeko asmoarekin erosten duen oro, eta erabiltzailetzat, zerbitzu bat kontratatzen duen oro (izan ura, gasa, telefonoa, etab.).

Norentzat

Donostian erroldatutako kontsumitzaile eta erabiltzaileak.Pertsona fisikoak merkataritza- edo enpresa-jarduerarekin, ofizioarekin edo lanbidearekin loturarik ez duen helburu bat lortzeko dihardutenak. Nolanahi ere, pertsona fisikoek kontsumitzaile edo erabiltzaile dihardutela joko da, kontrakorik frogatu ezean.
  1. Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak, baldin eta irabazi-asmorik gabe ari badira merkataritza- edo enpresa-jarduera batetik kanpo.

Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.

Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.

Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Erreklamazio orria
  • Erreklamazioa justifikatzen duten dokumentu guztiak (erosketa tiketak, fakturak, kontratuak, publizitate liburuxkak, etab.).

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Telefonoz aurretiko hitzordua eskatzea (Modu Presentzialean)
  2. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  3. Bitartekaritza lana hastea. KIUBek erreklamazioaren berri emango dio alderdi erreklamatuari eta horrek 15 eguneko epea izango du erantzuteko.
  4. Bitartekaritza lana gauzatzea. Bitartekaritzan antzematen bada erreklamatutako erakundeak kontsumo-arloko arau-hausteren bat egin duela, KIUBak gertakariak ikertuko ditu, eta, behar izanez gero, zehapen-neurriak hartuko ditu.
  5. Bitartekaritza amaitzea eta erreklamazioa artxibatzea. Erreklamatzaileari bitartekaritzaren emaitza, zer eskubide dituen eta ordenamendu juridikoan bere burua defendatzeko zer mekanismo dituen jakinaraziko zaio.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udalak kontsumoaren, merkataritzaren eta merkatuen arloan dituen eskumenen esparruan egindako prozedurak eta jarduerak kudeatzea eta kontrolatzea, Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa, merkataritza-jardueraren erregulazioa, udal-merkatuak eta kaleko salmenta barne.

Gordetzeko epeak

5 urte

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: - 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, 2007ko azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onesten duena - Uztailaren 1eko, 142/2014 Dekretua, Kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzkoa. - Martxoaren 27ko, 3/2014 Legea Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina aldatzen duena, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak onartua - Urtarrilaren 29ko, 58/1988 Errege Dekretua, kontsumitzaileen eskubideak etxeko tresnen konponketa zerbitzuan babesteari buruzkoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Mandasko Dukearen pas., 12
Ordutegia: 09:00 - 14:00
Hitzordua: 943 48 34 10
Dokumentuak

Eskabidea

Zerikusia duten izapide nabarmenak