Kontsumoaren inguruko kontsultak eta kexak


Herritarrek kontsumoaren arloan egindako kontsulta eta kexak erantzutea da Donostiako Udaleko Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegoaren (KIUB) helburuetako bat.

  • Kontsulta: informazio egokia jasotzea, kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesten dituzten eskubideei buruz, eskubide horiek baliatzeko aukerei buruz eta, oro har, kontsumoaren arloko gai orori buruz.
  • Kexa: kontsumitzaile edo erabiltzaile batek egindako adierazpena, kontsumo-harreman batean jaso duen ondasun edo zerbitzu batekin ez dagoela ados azaltzeko, bestelako asmorik gauzatu gabe.

Norentzat

Donostian erroldatutako kontsumitzaile eta erabiltzaileak.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 15 egun

Legezko epea: Hilabete bat

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Telefono bidez edo aurrez aurre egindako kontsultei une berean erantzuten zaie. Kontsulta konplexua bada eta aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa zehatzago aztertu behar bada, idatziz jasotzen da, hura xehetasun handiagoz berrikusteko, eta epe laburrean erantzungo zaio.

Prozeduraren urratsak

Aurretiazko hitzordurik behar ez duen kontsulta telefonoz, Herritarren postontzitik, posta elektronikoz edo bulegoan bertan egin daiteke.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Zer zerbitzu ematen ditu KIUBak?
  • Kontsumo-arloko erreklamazioak eta salaketak aztertzea eta izapidetzea.
  • Alderdien arteko bitartekaritza kontsumo-gatazkak konpontzeko.
  • Kontsumoko kontsultei eta kexei arreta pertsonalizatua ematea.
  • Beste zerbitzu batzuk: kontsumo-produktu eta -zerbitzuei buruzko informazio-liburuxkak zabaltzea, informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak egitea, kontsumeristen hezkuntza-jarduerak ikastetxeetan, kontsumo arduratsuarekin lotutako hezkuntza-materiala banatzea, lege- eta prestakuntza-artxibo eguneratu bat mantentzea, Kontsumoko Arbitraje Batzordeari laguntzea, eta kontsumitzaileen elkarteekin lankidetzan aritzea haien eskubideak sustatzeko.

Zer zerbitzu EZ ditu ematen KIUBak?
  • Jabekideen erkidegoetan bizikidetzatik sortutako auziei lotutakoak (Jabetza Horizontala).
  • Alokatutako etxebizitzen etxegabetzeen gainekoak.
  • Hiri-errantamenduei buruzko gaiak.
  • Administrazio Publikoaren aurkako erreklamazioak.
  • Produktu edo enpresa jakinei buruzko informazioa.
  • Merkatariek, profesionalek edo enpresaburuek produktuak edo zerbitzuak erosteagatik egindako erreklamazioak.
  • Kalte galeren ordain eskaerak.
  • Lan arloko, arlo penaleko eta arlo zibileko auziei lotutakoak, ez eta elkargodun lanbideei lotutakoak ere
  • Aseguru-erakundeei egindako erreklamazioak.
  • Partikularren artean produktuak edo zerbitzuak erostea.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udalak kontsumoaren, merkataritzaren eta merkatuen arloan dituen eskumenen esparruan egindako prozedurak eta jarduerak kudeatzea eta kontrolatzea, Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa, merkataritza-jardueraren erregulazioa, udal-merkatuak eta kaleko salmenta barne.

Gordetzeko epeak

5 urte

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: - 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, 2007ko azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onesten duena - Uztailaren 1eko, 142/2014 Dekretua, Kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzkoa. - Martxoaren 27ko, 3/2014 Legea Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina aldatzen duena, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak onartua - Urtarrilaren 29ko, 58/1988 Errege Dekretua, kontsumitzaileen eskubideak etxeko tresnen konponketa zerbitzuan babesteari buruzkoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Mandasko Dukearen pas., 12
Ordutegia: 09:00 - 14:00
Hitzordua: 943 48 34 10

Telefonoz


Zerikusia duten izapide nabarmenak