Musika eta Dantza Eskola - Ikasleen matrikulazioa

Izapide honen bitartez, Donostiaeskolak zentroko ikasleen onarpena formalizatzen du.

Norentzat

Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin dezakeDagokion tasa edo prezio publikoa ordaintzeaHerritarrak oro har

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Gizarte laguntzarik jasoz gero, kobratzen aritzearen egiaztagiria
  • Familia ugaria izanez gero: familia ugariaren liburua
  • Guraso bakarreko familia izanez gero: familia liburua

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Prezio sozialak daude talde jakin batzuentzat:
-Familia ugariak
-Guraso bakarreko familiak
-Familia unitate bereko zenbait pertsona matrikulatzean
-Gizarte laguntzak jasotzen dituzten pertsonak

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 7 egun

Legezko epea: Aldagarria

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

Zentroko ikasleen matrikula berritzea
1.- Donostiaeskola.eus-ek, maiatzaren 22tik 26ra bitartean, matrikula proposamena bidaliko die ikasleei, bai eta matrikula onartzeko formularioa ere.
2.- Ikasleek matrikula onartzeko formularioa bete behar dute. Ikasleren batek ez badu formularioa jaso duenetik 7 eguneko epean betetzen, jada ez zaio plaza gordeko.

Aurretiko izen ematearen prozesuan onartu diren ikasle berrien matrikulazioa
1.- Donostiaeskola.eus-ek, ekainaren 5etik 16ra bitartean, formulario bat bidaliko dio onartutako pertsonari.
2.- Ikasleek formularioa beteko dute, eskatutako datuak idatzita, eta beharrezko dokumentuak erantsiko dituzte.
3.- Donostiaeskola.eus-ek datuak eta dokumentazioa egiaztatuko ditu eta, hala badagokio, zuzendu; eta dena ongi badago, beste formulario bat bidaliko dio ikasleari, hauta ditzakeen ordutegiak zehaztuz.
4.- Ikasleek interesatzen zaien ordutegia aukeratuko dute, jasotako formularioaren bidez.
5.- Donostiaeskola.eus-ek ordutegiak egiaztatu eta matrikula proposamena bidaliko die ikasleei, bai eta matrikula onartzeko formularioa ere.
6.- Ikasleek matrikula onartzeko formularioa bete behar dute. Ikasleren batek ez badu formularioa jaso duenetik 7 eguneko epean betetzen, jada ez zaio plaza gordeko.

Ikasle berrien matrikulazioa plaza hutsetan
1.- Pertsona interesdunak, uztailaren 1etik aurrera, zer ordutegi aukera daitezkeen eta zer plaza huts dauden begiratu beharko du webgunean. Webguneko formularioaren bidez, interesatzen zaion ordutegia aukeratuko du, eskatutako datuak idatziko ditu eta beharreko dokumentuak erantsiko ditu.
2.- Donostiaeskola.eus-ek datuak eta dokumentazioa egiaztatuko ditu eta, hala badagokio, zuzendu; eta dena ongi badago, egindako matrikula bidaliko dio ikasleari, bai eta matrikula onartzeko formularioa ere.
3.- Ikasleek matrikula onartzeko formularioa bete behar dute. Ikasleren batek ez badu formularioa jaso duenetik 7 eguneko epean betetzen, jada ez zaio plaza gordeko.

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Eskolan onartutako ikasleen matrikulazioari eta itxarote-zerrendei buruzko informazio pertsonalaren kudeaketa. Ikaslearen espedientearen kudeaketa eta ziurtagiri-jaulkipena. Ikasleekin eta familiekin hitzorduen kudeaketa , baita ikastaroen, jardueren eta zuzenki erlazionatutako eskaintzen gaineko informazio interesgarriaren jaulkipenerako kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.m) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.20) artikulua. DBEOren 6.1.a) artikulua: kaltetutako pertsonaren baimen esplizitua. Datuen Kategoria berezien tratamendua (osasuna): DBEOren 9.2.a) artikulua: kaltetutako pertsonaren baimen esplizitua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Musika eta Dantza Eskola (Donostiaeskola)
Atotxako Zelaia Plaza, 3
Aurretiko hitzordua