Plusbaliak: Ondasunen eskualdatzeagatik zerga eta kalkulurako simulagailua
Irabazirik ez badago, eskualdaketa ez dago zerga honen mende.Esteka honen bidez, zerga zenbatekoa izango den simula daiteke. Nolanahi ere, kalkulu hori ez da loteslea (higiezin baten zerga kalkulatzeko, ezinbestekoa da higiezina delako udalerriko katastroan agertzea).
Kalkulu hori baliozkoa da 2021eko azaroaren 16tik aurrera egiten diren transmisioetarako.
KALKULURAKO SIMULAGAILUA
| Informazioa: dokumentazio osagarria
nola bidali eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati |
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskriturak
Eskualdatzean irabazirik ez dela izan uste baduzu, hori ziurtatu ahal izateko, aurkeztu aurreko eskualdatzearen eskriturak.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 3 hilabete
Legezko epea: 6 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Prozeduraren urratsak
- Eskaera erregistratzea eta dokumentuak aurkeztea
- Behar izanez gero, dokumentuak zuzentzea
- Zerga likidatzea
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
- Zortasun eskubideak eratzearen eta eskualdatzearen ondorioz izaten diren balio-gehikuntzak.
- Eskubide errealen jabeek edo titularrek egiaztatzen dutenean beren kontura higiezin horietan kontserbazio, hobekuntza edo birgaitze lanak egin dituztela, Euskadiko Kultur Ondasunari buruzko 7/1990 Legearen arabera.
- Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
- Udalerri hau bera (Donostia), udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
- Ongintzazko edo ongintza-irakaskuntzazko kalifikazioa duten erakundeak.
- Gizarte Segurantza kudeatzen duten erakundeak eta indarrean dauden legearen arabera sortutako giza aurreikuspeneko mutualitateak.
- Itzul daitezkeen administrazio emakiden titularrak, emakida horiei loturiko lursailei dagokienez.
- Gurutze Gorria eta Lurralde Historikoko xedapenez zehazten diren antzeko erakundeak.
- Nazioarteko itun edo hitzarmenetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo erakundeak.
- Onura publikotzat aitortutako fundazioak eta elkarteak, bai eta horien federazioak eta elkarteak ere, interes orokorreko helburuak izanik erregistroan inskribatuta daudenak eta eskakizunak betetzen dituztenak.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.