Familiarekin jolasean: jarduerak familian

Familiarekin Jolasean programara gonbidatu nahi zaituztegu! Astero, gurasoekin edo beste senitartekoren batekin Haurtxokora etorri eta elkarrekin jolasteko aukera izango duzue. Anai-arreba txikiak ere ongietorriak dira.

Saio bakoitzean primeran pasatzeko jarduera ugari prestatzen ditugu: tailerrak, jolasak, txapelketak, ikuskizunak eta sorpresa gehiago.

Topaketak Altza, Aiete, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Martutene eta Parte Zaharreko Haurtxokoetan egiten dira, larunbatero, 17:00etatik 18:15era.

  • Programa hau 5 eta 11 urte bitarteko haurrei (HH5-LH5) eta haien familiei zuzenduta dago, elkarrekin jolastu, partekatu eta arratsalde dibertigarriak igaro ditzazuen.
  • Parte Zaharreko Haurtxokoan, berriz, 5 eta 12 urte bitarteko haurrek (HH5-LH6) eta haien familiek parte har dezakete.

Zatozte eta gozatu familia giroan, elkarrekin jolasten!

2026ko apirila - ekaina egitaraua

Multimedia saila

Erlazionatutako zerbitzua


Interesatuko zaizu agian


Kontaktua

Gazteria

Urdaneta 13, 20006 Donostia

943 481 909