Espazio publikoan biktimak gogoratzeko jarritako oroimenezko plakak
Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen memoria, egiarako eskubidea, justizia, erreparazio morala eta duintasuna babesteko konpromiso irmoa mantentzen du.
Helburu hori lortzen laguntzeko ekimenetako bat da memoria-elementuak jartzea espazio publikoan, Donostiako biktimak eta terrorismoak eta indarkeriak gure hirian bizia kendu zietenak oroitzeko.
Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan edo familiak aukeratzen dituztenetan: Juan Maria Araluce Díaz, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes García, Elena Moreno Jiménez, Eugenio Olaciregui Borda, Francisco Javier Gómez Elosegi, José Ángel Santos Laranga, Josu Leonet Azkune, Juan de Dios Doval Mateos, Miguel Ángel Iñigo Blanco, Juan Antonio Marcos González, Manuel Orcera de la Cruz, Antonio Pastor Martín, Moisés Cordero López, Lorenzo Motos Rodríguez, Santiago Oleaga Elejabarrieta eta Luís García Lozano- guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta Jiménez, Antonio Gómez García eta Juan Manuel García Cordero - Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erahilak -, Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila –, María Jose Bravo del Valle - Batallón Vasco Español taldeak eraila –Joseba Barandiaran Urkola, Mikel Zabalza Garate eta Rosa Zarra Marin - poliziaren ekintzak eragindako biktimak.