Oporrak Bakean

Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren 10 eta 12 urte bitarteko saharar haurrak aldi batez hartzeko programa da Oporrak Bakean. Harrera udan egiten da, bi hilabetez, basamortuan garai horretan egiten baitu berorik handiena.
 
Ekimen honen helburua da ahal den neurrian arintzea adingabe horiek kanpamentuetan nozitzen dituzten bizi-baldintza gogorrak. Mediku azterketak gauzatzen zaizkie eta oinarrizko arazoak konpontzeko bidean jarri. Bestalde elikadura gabezien ondorioz sortutako kalteei aurre egiten zaie. Azkenik, euren herriak pairatzen duen egoera ezagutaraztea ematen dute, bi herrien arteko kultur trukaketa gertatzen delarik familien arteko erlazio estua lortuz kooperazioa bultzatuz.
 
Elkarbizitza hau bi aldeentzat da aberasgarri, haurrek saharar errefuxiatu kanpamentuetatik oso ezberdinak diren gauzak ikasten dituztelako, eta guretzat saharako herriak  dituen baloreak, kultura, eta egoera ezagutzeko.

Erlazionatutako estekak

Kontaktko datuak

Lankidetza Arloa

Aiete Jauregia

Aiete Pasealekua, 65, 1. - 20009 Donostia

Tel.: 943 481 471 

Fax: 943 481 778

Mail: lankidetza@donostia.eus


Interesatuko zaizu agian


Erlazionatutako zerbitzua