Kirol Txartela: alta eta baja

Kirol Txartela eskuratzea eta hark eskainitako zerbitzuak erabiltzeko aukera izatea:
  • Sarrera librea Udalaren kirol instalazio guztietan, eta prezio eskuragarri batean, beste kirol eremu batzuk erabiltzeko aukera, hala nola tenis pistak, frontoiak, saunak, etab.
  • Harpidedunentzako doako jarduerak
  • Beherapenak ikastaroetan
Ikusi Kirol Txartelaren modalitate guztiak

Kirol Txartelari baja ematea: Aurrez aurre Donostia Kiroleko bulegoetan edo kiroldegietan.

Norentzat

Interesdunak14 urtetik beherakoek legezko ordezkariaren edo tutorearen baimena izan behar dute

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ikusi beharrezko dokumentazioa

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Dokumentazioa zuzentzea, behar izanez gero
  3. Ordaintzea
  4. Herritarren Txartela ematea edo aktibatzea, kirol instalazioetan sartzeko

Txartelari baja ematea
  1. Baja emateko eskaera erregistratzea

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Inskribatuta eta kirol txartela ordainduta, Udal kirol zerbitzuen erabiltzaileak direnen informazio pertsonalaren kudeaketa. Kirol txartelaren alten eta bajen kudeaketa. Kirol guneen erreserbaren kudeaketa. Baita jarduera desberdinetarako zozketei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa ere.

Gordetzeko epeak

Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.l) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.19) artikulua. Datuen Kategoria berezien tratamendua (osasuna): DBEOren 9.2.a) artikulua: kaltetutako pertsonaren baimen esplizitua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Donostia Kirolako bulegoetan edo kiroldegietan eskatu ahal izango da.

Arreta ordutegia
Zerikusia duten izapide nabarmenak