Udalaren garaje plazak alokatzeko eskaera

Etxegintzak alokatzeko garaje marrak eta/edo garaje plazak ditu toki hauetan:
Plazak esleitzen dira aurkeztutako eskabideen ordenaren arabera. Errentamendu kontratuak urtebeteko iraunaldia izango du, garaje plaza entregatzen den egunetik zenbatzen hasita, eta epe hori luza daiteke.

Norentzat

Donostian erroldatutako pertsonak edo egoitza soziala Donostian duen pertsona juridikoak (enpresak etab.).

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Zirkulazio baimenaIzapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Hileko errenta plazen kokalekuaren araberakoa da:

  • Maria Dolores Goia plaza 1-7: 54,62 € (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte.
  • Mons pasealekua 87-89-91-93: 54,62 € (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte.
  • Zarategi pasealekua, 74-76-78: 54,62 € (BEZa barnean hartuta), komunitate gasturik gabe.
  • Lasarte plaza: 49,78 € eta 99,54 € artean (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte.
  • Txirrita Bertsolariaren pasealekua 22: 97,88 € eta 108,15 € artean (BEZa eta komunitate gastuak barnean hartuta)
  • Larratxo pasealekua, 44:
    • Motorrak: 41,83 € (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
    • Autoak: 72,90 € eta 81,41 € artean (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
  • Pagola. Pº Bascongada, 1-7: 60,00 € (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta)
  • Pagola. Oriamendi 18-20 y Andoain 46: 85,00 €(garaje plaza bakarrik) eta 100 € (garaje plaza + trastelekua) eta 45 € (trastelekua), hiru kasuetan BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta
  • Munto/Goiko Galtzara, 8-14: 75,00 € eta 85 € artean (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta)
  • Katalina Eleizegi, 36-48: garaje itxia 90,00 € (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta).

Fidantzak hilabete bateko errenta eta urrutiko kontrolagailua eta giltzen ordainketa barne hartzen du.

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 7 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Garaje plazak esleitzeko epea libre dauden plazen araberakoa izango da. Adierazitako epeak garajeak libre dauden kasuetarako kalkulatu dira.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Datuak egiaztatzea
  3. Plaza esleitzea; edo, hala badagokio, itxarote-zerrendan sartzea
  4. Agiriak aurkeztea eta datuak egiaztatzea
  5. Errentamendu kontratua sinatzea eta fidantza jartzea
  6. Errenta hilero ordaintzea

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Alokairu-erregimenean dauden etxebizitzen eskaera eta esleipen prozesuak kudeatzea. Era berean, esleipenetan, trukeetan eta egokitutako etxebititzatik ondoriozta daitezkeen bestelako kudeaketetan egiten diren aldaketen kudeaketa. Eta garajera alokatzeko eskaeran eta garajeko giltzak eta garajea irekitzeko urrutiko kontrolagailua ematea.

Gordetzeko epeak

Tratamenduaren objektu diren datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Horrez gain, tratamendutik edo horren helburuetatik ondorioztatu daitezkeen erantzukizun posibleak zehazteko kontserbatuko dira.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikuluaFuntsezko interes publikoa: DBEOren 9.2.g) artikuluaBotere publikoaren egikaritza: 3/2015 Legea, Ekainaren 18koa, Etxebizitzarenablik Adostasuna datuak komunikatzeko: DBEOren 9.2.a) artikulua

Hartzaileak

Notariotzak

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskabidea