Dirulaguntza festibalak antolatzeko: Zuriketa

Dirulaguntzen onuradunek justifikatu behar dute jasotako funtsak dirulaguntza emateko arrazoi gisara adierazitako helburuarekin erabili dituztela.

Norentzat

Abian den urteko deialdian dirulaguntza esleitu zaien pertsona fisiko eta juridikoek.

Noiz eskatu

2025/12/31 - 2026/03/31

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko agiriak

Ordezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokioneanIzapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da
  • Deialdi horren barruan dirulaguntzaren xede diren jardueren azalpen memoria eta lortutako emaitzen balorazioa.
  • Dirulaguntzari esker sortutako jarduerarekin lotuta egindako ikerketa, programa, argitalpen, kartel, bideo eta gainerako idatzizko dokumentu zein dokumentu grafiko guztien ale bana.
  • Eranskina: datu ekonomikoak

Eranskinen gehienezko tamaina: 15 Mb

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aldagarria

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Espedientearen konplexutasunaren araberakoa da.

Prozeduraren urratsak

  1. Dokumentazioa jasotzea
  2. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  3. Instrukzio organoak dirulaguntzaren justifikazioaren egiaztagiria ematea
  4. Erakunde interesdunei jakinarazpenak bidaltzea
  5. Dirulaguntzaren gainerako % 40a ordaintzea

Izapideen arduraduna

Erakundea: DONOSTIA KULTURA EEP

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal-dirulaguntzak emateko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua - 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-Laguntzei buruzko Lege Orokorra - 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo Kotxez Garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Donostia Kulturako Erregistroan (Festak Unitatean)
Konstituzio Plaza, 1, 1. solairua
Zerikusia duten izapide nabarmenak