Urgull parkea

ALDE ZAHARRA
ERDIALDEA
Badge image
Eraikuntzak
Badge image
Iturria
Badge image
Ikuspegia
Badge image
Komunak
  • Hedadura: 253.514 metro karratu
  • Autobus lineak:
    39
Urgull parkea

Urgull Kontxako badiaren gaineko talaia pribilegiatua da, hiriko paisaia naturalaren eta memoria historikoaren zati ukaezina izanik. Sarbidea hiriko puntu ezberdinetatik duen bide sare bati esker muino malkartsu hau estaltzen duten basoetan barna galtzeko aukera dago.

Muinoaren hego magalean hostozabalak ikus daitezke eta Kantauri itsasora irekitako isurialdean pinu, arte eta milazkak. Mendi honetan guztiak haren oinetara hedatzen zen hiria (egungo Alde Zaharra) eta itsas kaia babesteko gotorleku militarren garaia dakarkigu gogora.

Gaur egun iragan militar horren arrasto adierazgarriak mantentzen dira, esate baterako, kanoi zuloen sailak, bastioiak, bolborategiak eta parapetoak, azalera osoan zehar modu estrategikoan banatuta. Gorenean, Motako gaztelua dago, gaur egun Jesusen Bihotzaren monumentuaren oinarri.

Oporraldietan kultura eta ingurumen heziketako jarduerak programatzen dira kokapen ezberdinetan, esate baterako, Natur Txokoa, Historiaren Etxea edo Haurren Liburutegia.

Donostiako parke eta lorategietako ordutegi orokorrei buruzko gomendioak eta informazioa
Donostiako parke eta lorategietan biodibertsitatea sustatzeko gida
Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin