Donostia Kulturako bazkide txartela
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: Ez dagokio
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
- Berehala, eskatzailea bertaratzen denean (bulegoetan edo liburutegietan).
- Online eskatuz gero, postaz bidaltzen da.
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Txartela berehala ematen da eskabidea bulegoetan aurkezten bada; online aurkezten bada, berriz, postaz bidaltzen da.
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
- Txartela galduz gero: beste bat eska dezakezu edozein bulegotan (Kultur Etxeak edo Liburutegi Nagusia).
- Datuak aldatu nahi izanez gero:
- 943 481 150 telefonoaren bidez, edo posta elektronikoz: dktxartela@donostia.eus
- online, webguneko bazkideen atalean (sartu bazkideen atalean).
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.