Donostia Turismoko bazkide egiteko eskabidea
- Donostia Turismoko argitalpenetan eta euskarrietan agertzea
- Erakusketaria erabiltzeko aukera, enpresen zerbitzuen publizitatea egiteko
- Sustapen ekintzetan presentzia izatea (ekitaldiak, aukezpenak…)
- Informazio pribilegiatua eskuragarri izatea
- Turismo produktuak sortzeko laguntza eta prestakuntza doan eskuragarri izatea
- Sustapenerako materiala erabilgarri izatea
- Donostia Turismoko parte-hartze egituretan parte hartzeko aukera
Norentzat
- Gipuzkoan egoitza edo ordezkaritza izatea. Muga geografiko hori baliorik gabe utz daiteke, elkartearentzat interesa duela irizten zaionean.
- Jarduerak gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea, salbuespenezko eta justifikatutako kasuetan izan ezik.
- Enpresa edo elkarte gisa behar bezala eratuta egotea.
- Behar bezala legeztatuta egotea; hau da, enpresak dagozkion betekizun administratibo guztiak izatea.
- Ekonomikoki kaudimenduna izatea.
- Elkarteak ezarritako kalitate irizpideak betetzea, antolamenduari, instalazioei, irisgarritasunari, zerbitzuari eta arretari dagokionez.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Ikus eskatzen den dokumentazioa
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Kuota urtean behin ordaindu behar da, baina sei hilean behin ere ordaindu
daiteke. Ordainketa banku-helbideratzearen bitartez egiten da.
Prezioak aldatu egiten dira, jardueraren, kategoriaren eta enpresaren jarduera
bolumenaren arabera.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 7 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Donostia Turismok eskabidea eta dokumentazioa balioestea
- Elkarteak eskabideari erantzutea, eta erabiltzaile kodea eta pasahitza bidaltzea
- Bazkidearen bereizgarria ematea
- Kuotaren likidazioa.
Araudia
Ikus Bazkideentzako Oinarriak
Bestelako informazioa
- Une bakoitzean ezarrita dagoen laguntza ekonomikoko kuota garaiz ordaintzea.
- Eskatutako aldizkako informazioa DSSTari ematea, erabilera estatistikorako edo hirugarrenei zuzenduta erabiltzeko.
- Zerbitzuen kalitatearen maila egokiari eustea eta bezeroekin hartutako konpromisoak betetzea.
- DSSTaren bazkide izaera ezagutzera ematea.
- Elkartearen interes orokorren arabera jardutea eta haren garapenari laguntzea.
Badago informazioa eskuratzeko berariazko web atal bat bazkideentzat soilik. Informazio gehiago
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.