Haurrak beti jolasean

Haurren artean, euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera da. Ikastetxean egiten da, bazkaldu ondoren edo arratsaldean, eskola amaitzean.
Haurrak 10-12ko lagunen taldetan antolatzen dira ordubetez, eta hezitzaile batekin, jolas, joko, abesti, antzerki eta jarduera ludikoak egiten dituzte euskaraz.

Norentzat

Ikastetxeak.

Noiz eskatu

2019/09/15 - 2019/09/30

Tramitea epez kanpo dago.

Ordaindu beharreko kopurua

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta beharrezko dokumentazioa erregistratzea.
  2. Euskara Zerbitzuak gako bat ematen dio ikastetxeari sortu diren taldeen datuak sartzeko.
  3. Ikastetxeak taldeen datuak sartzen ditu.
  4. Ikastetxeak eta programaren enpresa esleipendunak ordutegiak adostu dituzte.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Araudia

-

Bestelako informazioa

Gurasoei informazioa:
Hiru hilean behin gurasoek jasoko dute landutako programazioaren laburpena eta haurrari buruzko txosten laburra. Maiatzean inkesta bat pasatuko da iritzia jasotzeko. Kiriketan taldearekin antolatzen du jarduera Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Informazio gehiago bi web hauetan: http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/ haurrak-beti-jolasean eta www.kiriketan.com.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo
Presentziala
Dokumentuak

Eskaera