Hauteskundeak: hauteskunde mahaiko kideak izendatzea

Hauteskunde deialdi bakoitzean zozketa publikoa egiten da hautesle guztien artean hauteskunde mahaiak osatzeko eta mahaiburu bat eta 2 mahaikide titular eta 2 ordezko izendatzen dira mahai bakoitzeko.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Prozeduraren urratsak

- Mahai bakoitzeko mahaiburua eta bi mahaikideak dagokion sailean erroldatutako -70 urtetik beherako eta irakurtzen eta idazten dakiten- pertsona guztien artean zozketa publiko bidez izendatzen dira. Mahaiburuak batxiler titulua edo bigarren mailako lanbide heziketakoa izan beharko du, edo horren ordez eskola graduatua edo horren baliokidea. Era berean jokatuko da mahaikide titular bakoitzaren bi ordezko izendatzeko.
- Deialdia egin ondorengo hogeita bosgarren eta hogeita bederatzigarren egunen artean egingo da zozketa.
- Hautatutako mahaikideei jakinarazpena igorriko zaie etxera, hartu izanaren agiriarekin, baita informatzeko liburuxka bat eta eskuliburua ere.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

1. Mahaiak osatzeko eskumena udalei dagokie, eskualdeko hauteskunde batzordearen gainbegiratupean.
2. Postuak hutsik geratutako kasuetarako beste kide batzuk izendatuko dira, egoera hori aurrez ikusita zozketa publikoan egindako erreserbari jarraiki (3. eta 4. ordezkoak). Azken izendapen horiek aurrez aurre jakinaraziko zaizkie interesdunei eta ezingo da kontsulta egin webgune honetan.
3. 65 eta 70 urte bitarteko hautesleak mahaikide izan daitezke, baina hala nahi izanez gero izendapenari uko egin diezaiokete dagokion alegazioa aurkeztuta eskualdeko hauteskunde batzordeari.
4. Telefonoz egindako jakinarazpenek aurrez aurre egindakoen ondorio berak izango dituzte.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Informazioa