Ibilgailuen zerga ordaintzeko salbuespena ezgaitasuna duten pertsonentzat

  • %65tik gorako ezgaitasun maila eta 14 Cv-tik beherako ibilgailua duten pertsonak.
  • %33tik gorako eta %65etik beherako elbarritasuna izanik, 7 puntu edo gehiago eta 14 Cv-tik beherako ibilgailua duten pertsonak.
      Halakotzat joko dira, desgaitasun-maila aitortzeko, deklaratzeko eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duen urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuko Mugikortasun Jardueretarako Mugen azpibaremoa aplikatuz, azken mugikortasun- muga %25ekoa edo handiagoa dutenak.
  • Guraso ahalaren, tutoretzaren edo kuradoretzaren bidez %65ko edo hortik gorako elbarritasun maila duen pertsona bat bere kargura duten titularrak (haien ibilgailuak, zehazki)
Mugen azpibaremoa aplikatuz azken mugikortasun-muga %75ekoa edo handiagoa lortu badute, ez zaie aplikatuko 14 zaldi- potentzia fiskalen muga, baldin eta ibilgailua gurpil-aulkian erabiltzeko egokitua badute.

Norentzat

Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkariaDesgaitasuna aitortua duten pertsonak edo desgaitasuna duen pertsona garraiatzeko ibilgailuen titularrak.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Oharra: izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea
  3. Salbuespena onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  4. Interesdunari jakinaraztea
  5. Datuak erregistratzea

Araudia

Bestelako informazioa

Salbuespena ibilgailu bakar bati baino ez zaio aplikatuko

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskabidea