Kontratazio administratiboa
Esleipen prozedura horretarako eta prestazioaren xehetasunak zehazteko, Udalak baldintza administratibo eta teknikoak ezarriko ditu, baldintza horiek bi motatako dokumentuetan jasoz:
- Baldintza Administratibo Partikularren Agiria
- Baldintza Teknikoen Agiria.
Dokumentu horien bidez zehaztuko da zer kontratatu nahi duen Udalak, zer motatako enpresekin kontratatu dezakeen, lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak nola baloratuko diren eta zer prozedura zehatz erabiliko den horretarako.
Informazio gehiago hemen
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Kontratu baten lizitazioan parte hartzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa askotarikoa da. Kontratu bakoitza arautzen duten Baldintza Administratibo Berezien Agirietan eta Baldintza Teknikoen Agirietan zehazten dira, kasuz kasu, aurkeztu beharreko dokumentuak.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Prozeduraren urratsak
Prozedura horietako bakoitzak urrats desberdinak ditu azken esleipena ematen den arte.
Modu orokorrean
- Lizitatzaileek beraien eskaintzak aurkezten dituzte Kontratazio Elektronikorako Euskadiko Plataformaren bidez.
- Jasotako eskaintzak baloratu egiten dira aurrez ezarritako irizpideean bidez. Horretarako, Donostiako Udalak eratua du Kontratazio Mahaia, ohiz biltzen dena asteazkenero. Kontratu berezietan Adituen Batzorde batek egingo ditu balorazio horiek.
- Lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak bere osotasunean baloratzen direnean, esleipendun izango den enpresa zein den proposatzen zaio Gobernu Batzarrari, eta honek hartuko du azken akordioa.
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
https://www.contratacion.eu skadi.eus/hasiera/
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.