Talent Housen ostatu hartzeko eskaera
Harrera proiektua Donostiaren apustu garrantzitsu bat da, talentua erakartzeko eta Donostia nazioartean zientziaren eta berrikuntzaren hiri gisa kokatzeko estrategiaren esparruan.
Talent House Baenako Dukearen pasealekuan dago, 42. zenbakian.
Telefonoa 943 482 800
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eskabidea eta dokumentazioa ikusi hemen
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 15 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Plazak esleitzeko, kontuan hartuko dira, batetik, iritsiera ordena, eta, bestetik, aipatutako betebeharren arabera eskabideak jasoko duen balorazioa.Prozeduraren urratsak
- Egonaldi eskaera
- Datuak eta sartzeko betebeharrak egiaztatzea (Donostia Sustapenak egin beharko du hori Donostiako erreferentziazko I+G+B agentearekin)
- Talent Housen ostatu har dezakeela baieztatzea, lekurik badagoen kontuan hartuta
- Dokumentuak aurkeztea eta gordailua eta/edo fidantza ordaintzea
- Alokairu kontratua formalizatzea
- Talent Housen ostatu hartzea
- Irteera eta fidantza itzultzea, hala badagokio
Izapideen arduraduna
Bestelako informazioa
- Oro har, Talent Housen egonaldia gehienez 12 hilabetekoa izango da.
- Oro har, Talent Housen egonaldia gutxienez 2 astekoa izango da.
- Egonaldia aldi batez erabiltzeko kontratu dokumentu baten bidez formalizatuko da.
- Barne araudi bat garatuko da, maizterrarekin kontratu izaera izango duena. Faltak pilatzea kanporatzeko arrazoi izan daiteke.
Informazio gehiago
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.